10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (917 KB - 101 orri.)
- EPUB (5670 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
280
IRAGARKIA, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren izapidetze-prozeduren jakinarazpenei buruzkoa.
Segidako zerrendan ageri direnei ezin izan diegu jakinarazpena esanbidez egin, ezezagunak direlako, ez zeudelako, haien helbidea ez dakigulako edo beste arrazoi batzuk tarteko. Hori dela-eta, iragarki hau aditzera ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan, eta zitazio honek eraginpean hartzen dituen interesdunei edo haien ordezkariei errekerimendua egiten zaie 15 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion lurralde-bulegora joateko, jakinarazpena aurrez aurre egin dakien. Epe hori iragandakoan, jakinarazpena egindakotzat hartuko da, legezko ondorio guztietarako, adierazitako bulegora joateko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JAVIER RAMOS SALAZAR.