Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
279

IRAGARKIA, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak itzulketa-prozedimenduen hasiera jakinarazteari buruzkoa.

Ez dugu lortu ondoren adierazten diren enpresei jakinaraztea diru-laguntza itzultzeko espedienteak hasi ditugula, eskatzaileek helbidea aldatu edo beste arrazoiengatik jakinarazpenak bueltatu egin baitizkigute. Beraz, jakinarazpentzat balio dezan edo bestelako ondorioetarako, iragarki honen bidez jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak betetze aldera. Aldi berean, honako honen berri ematen diegu enpresei: itzulketa-espedientea hasteko Probidentziak eman dira, Eusko Jaurlaritzako Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntza bueltatu behar den ala ez erabakitzeko. Kontua da enpresak ez dituela aurkeztu eskatutako diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, dekretu arautzaileak 18. artikuluan ezarritako agiriak. Agiriok eskatu genizkien enpresei dagoeneko eta, izan beharreko ondoriok izateko, hamabost eguneko epea eman diegu beraien burua defendatzeko aurkeztu eta alegatu beharrekoa aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan-Aktibazio Zuzendaritzan (helbidea: José Atxotegi 1, Vitoria-Gasteiz - PK: 01009) hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Orobat, ohartarazten diegu ezer aurkezten ez badute, prozedura amaitutzat joko dugula ebazpen baten bidez, eta, gainera, baldintzak ez direla bete joz gero, balitekeela kobratzeke duten kopurua jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala balegokio, dagoneko jaso dutena bueltatu behar izatea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala