Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2013ko urtarrilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
276

IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) Elorrieta-Erreka Mari GLHBIn prestakuntza ziklo berriak handitzeko eraikin berria egiteko obren proiektua idatzi eta horren lan osagarriak, baita zuzendaritza fakultatiboa ere, xedetzat duen zerbitzu-kontratuaren formalizazioa jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Dirubideen zuzendaria. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: SE/01/12.

d) Kontratatzailearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.net

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Bilboko (Bizkaia) Elorrieta-Erreka Mari GLHBIn prestakuntza ziklo berriak handitzeko eraikin berria egiteko obren proiektua idatzi eta horren lan osagarriak, baita zuzendaritza fakultatiboa.

c) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 71200000.

d) Lizitazio iragarkia argitaratzeko bitartekoa: DOUE, BOE, EHAA eta kontratzailearen profila.

e) Lizitazio iragarkiaren argitalpen data: 2012-02-09, 2012-02-20, 2012-02-24 eta 2012-02-10.

3.– Izapidetza eta prozedura.

a) Izapidetza: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 348.272,88 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 348.272,88 euro. Zenbatekoa guztira: 410.962 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen data: 2012-11-06.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2012-11-29.

c) Kontratista: UTE Arkilainsa SLP- Iñaki Álvarez Legasa-Elorrieta.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zenbateko garbia: 278.618,30 euro. Zenbatekoa guztira: 337.128,14 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 17a.

Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,

JUANA URRUTIA BILBAO.


Azterketa dokumentala