1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 3 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
RAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
18
IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko irailaren 25eko Ebazpenak jakinaraztekoa. Ebazpen horien bidez, kendu egiten dira ordainketa bakarreko eskubideak, eta eguneratu egiten dira 2012ko kanpainarako.
Interesdunei Ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:
● Zuen eskura daude jakinarazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
● Jakinarazpen hauek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta beraien aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.