1. zk., 2013ko urtarrilaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
8
EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 961/12 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko 961/12 jabari espedientearen prozedura bideratzen ari dela, Jose Mendizabal Cengotitabengoak eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko:
1.– Katastroko 61 zenbakiko partzela: Llosa de la Vega de Santelices inguruko lursailak (Muskiz, Bizkaia), 693 metro koadrokoa. Mugak: iparraldean, Pedro Lafuenteren jabetza; hegoaldean, Pedro Peña Ríos eta bere emazte Montserrat Pérez San Miguel; ekialdean, ibaiaren lehengo ibilgua; eta mendebaldean, Excavaciones y Desmontes Garmendia, S.L.
2.– Katastroko 88 zenbakiko partzela: Llosa de la Vega de Santelices inguruko lursailak (Muskiz, Bizkaia), 725 metro koadrokoa. Mugak: iparraldean, Excavaciones y Desmontes Garmendia, S.L; hegoaldean, Excavaciones y Desmontes Garmendia, S.L; ekialdean, ibaiaren lehengo ibilgua; eta mendebaldean, José Mendizabal.
Honen bidez, eta egun honetako ebazpenean erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak eragin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Barakaldo (Bizkaia), 2012ko urriaren 10a.
IDAZKARIA.