Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5639

IRAGARKIA, trenbidean eta Bilboko tranbian Euskotreneko ordainketa sistema taldeen mantenu zerbitzuaren kontratuaren esleipenerako (Esleipen hau etenda geratzen da Telvent Arce Sistemas, S.A. enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratu Helegitearen Administrazio Organoaren aurrean adierazitako erreklamazioari erantzuna eman arte).

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Ekonomia eta Finantza Saila Gastuaren Kontrola. Telefonoa: 94 401 99 00, faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratu mota.

a) Nolako kontratua: zerbitzuak.

b) CPV sailkapena (xede nagusia): 50316000.

3.– Kontratuaren deskribapen laburra.

a) Xedearen deskribapena: trenbidean eta Bilboko tranbian Euskotreneko ordainketa sistema taldeen mantenu zerbitzuarako kontratua.

b) Loteak eta kopurua: bai 5.

c) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

4.– Lizitazio-deialdia.

a) Nola egin: eskaintza publikoen eskaeraren bidez.

b) 2012ko abuztuaren 9ko 2012/S 152-254666 zenbakiarekin, Europar Batasunaren Aldizkarian lizitazio iragarkiaren aipamena.

5.– Bideratzea, prozedura eta nola esleitu.

a) Jardunbide: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Nola esleitu: lehiaketa publikoa.

6.– Jasotako eskaintzak: 1., 2. eta 3. loteak, hiru; 4. eta 5. loteak, bi.

7.– Kontratuaren esleipen-data: 2012ko urriaren 18a.

8.– Esleipendun enpresa (1., 2., 3., 4. eta 5. loteak).

a) Izena: Indra Sistemas, S.A.

b) Helbidea: Rivera de Axpe 11, D-2 eraikina.

c) Herria: Erandio.

d) Posta-kodea: 48960.

9.– Azpikontratazioa.

a) Ez da onartuko kontratuaren lagapena, eta horrela gertatzen bada, ebazpen beraren arrazoia izango da.

b) Enpresa kontratistak bere lana egiteko azpikontratatzeko beharra izango balu, EuskoTreni idatziz jakinaraziko lioke, eta honek egokia baderitzo, baimenduko luke.

10.– Esleipenaren zenbatekoa: lehiaketa esleitzen da ondorengo zenbatekoagatik: 1. lotea, 803.956,50, 2. lotea, 611.195, 3. lotea, 686.419, 4. lotea, 888.583,50, 5. lotea, 926.195,50 euro (BEZa kanpo).

11.– Eskumena duen organoa helegiteen prozedurarako.

Kontratazioaren organoa:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa Kide Bakarreko sozietatea.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.es

Helegiteak aurkezteko epea legeak adierazten duen laburrena izango da.

12.– Esleipen irizpideak: honako kontratua Baldintza-agirietan dauden irizpideen arabera esleitu da.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako data: 2012ko azaroaren 28a.

14.– Argibide gehiago.

a) Behin betiko fidantza: baldintza-agirien arabera.

b) Aldizkari ofizial ezberdinetako lehiaketa honen aurtengo lizitazio eta esleipen iragarkien argitalpen gastu guztiak esleipendun enpresak ordainduko ditu.

Bilbon, 2012ko azaroaren 29an.

Zuzendari Nagusia,

JOSE IGNACIO ASENSIO BAZTERRA.


Azterketa dokumentala