Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5638

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena; ebazpen honen bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak ematen zaizkie.

2012ko abuztuaren 21eko Aginduak, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dituenak, dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen Ebazpen bidez emango dira, Osasun eta Kontsumoko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

2012ko azaroaren 22an bilera egin zuen batzorde horrek, eta aurkeztutako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren elkarteei honako diru-laguntzak ematea:

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Deialdia egiteko Aginduaren 1. artikuluan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik edo proiektuaren balorazioan agindu horren 14. artikuluan aipaturik agertzen den gutxieneko puntuazio beharrezkoa ez lortzeagatik, honako erakunde hauei laguntzarik ez ematea.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala