Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5637

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, jarduera fisikoa sustatzeko neurriak hartzen dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko dena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko uztailaren 17ko Aginduak, 2012ko ekitaldian jarduera fisikoa sustatzeko neurriak hartzen dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen duenak, xedatzen du Balorazio Batzorde batek balioetsiko dituela eskaerak, eta batzorde horrek izango duela ardura diru-laguntzak emateko proposamena egiteko Osasuneko sailburuordeari.

Batzorde horrek bilera egin zuen 2012 azaroaren 22an, eta egin zuen proposamena oinarri hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hemen zehaztutako toki-erakundeei honako laguntza hauek ematea:

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Honako Toki-erakunde hauei diru-laguntzarik ez ematea, aurkeztutako proiektuek ez dutelako Aginduaren 14. artikuluan ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortu:

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ondoren zehazten diren toki-erakundeei laguntzarik ez ematea, eskaera deialdiaren Aginduko 8. artikuluan ezarritako epetik kanpo aukezteagatik, edo proiektua 2012ko urtea amaitu eta gero gauzatzekoa izateagatik.

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, betiere 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Osasuneko sailburuordea

JESÚS MARIA FERNÁNDEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala