243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 4 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5636
EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena; horren bitartez, GIB/hiesa prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematen dira.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko ekainaren 27ko 3078 Aginduak GIB/hiesa prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egiten zuen. Agindu horren bidez xedatu zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, horretarako Osasun eta Kontsumoko sailburuak izendatutako Balioespen Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.
Batzorde horrek bilera egin du 2012ko urriaren 19an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren diru-laguntzak ematea:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren elkarteei laguntzarik ez ematea aurkeztutako proiektuek ez dutelako Aginduaren 12. artikuluan ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortu.
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.
Osasuneko Sailburuordea,
JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.