Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5635

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 20koa, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearena, osasun-arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei, osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoei eta osasun arloko profesionalen elkargo ofizialei –euren jardunerako eta langileen etengabeko prestakuntzaren antolamendurako– eman beharreko laguntzen deialdia ebazten duena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez (2012ko ekainaren 29ko EHAA), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasun arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-arloko profesionalen elkargo ofizialak, euren jardunerako eta langileen etengabeko prestakuntzaren antolamendurako.

Agindu horren 11. artikuluan ezartzen denez, deialdiko modalitate guztiak Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (agindu horren 10.1 artikuluan zehaztu zen batzorde horren osaera).

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu eta Balorazio Batzordeak proposamena egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ondoren aipatzen diren entitateei ematea, adierazitako ikastaro-etarako. Diruz lagundutako ikastaroetako irakasleak ordaintzeko bakarrik erabiliko dira esleitutako zenbatekoak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Beherago zehaztutako erakundeei laguntzak ematea, adierazitako bileretarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Honako erakunde hauei laguntzak ematea, hemen zehazten diren zenbatekoen arabera.

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Ondoren aipatutako erakundeei laguntzak ematea (ondoan ezarritako zenbatekoak), aldizkako argitalpenak kaleratzeko.

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– Gainerako eskabideak ezestea, deialdi-aginduan modalitate bakoitzerako ezarritako lehentasun-irizpideak eta gainerako artikuluak kontuan hartuta.

Seigarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 20a.

Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordea,

OLGA ISABEL RIVERA HERNÁEZ.


Azterketa dokumentala