Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5634

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 25ekoa, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko dena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez (2012ko ekainaren 13ko EHAA), osasun-arloko profesionalak prestatzeko beketarako eta laguntzetarako deia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan ezartzen duenez, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak ebatziko ditu bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bitartez, eta betiere, Osasun eta Kontsumoko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak honako pertsona hauei ematea (bakoitzari ondoan duen diru-zenbatekoa emango zaio):

A Modalitatea (Atzerriko zentroetan ikastaroak eta egonaldiak egiteko bekak eta laguntzak).

(Ikus .PDF)

B Modalitatea (Osasunaren arloan ikerketako eta berrikuntzako prestakuntza-planak gauzatzeko bekak eta laguntzak).

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Honako eskatzaile hauei laguntza ukatzea; arrazoiak ere ematen dira:

A mota:

Alonso Tejerina, Erika: prestakuntza-jarduera 2011n hasi zuelako.

Amo Herrero, Laura eta Anton Ladislao, Ane: 2011ko bekak emateko Ebazpenaren aurka aurkeztu zuten errekurtsoa onartua izan delako, eta 2012ko eskabidean prestakuntza-jarduera berbera finantzatzeko delako.

Irasarri Sebastian, Ana Maria: 2010ean sail honek emandako beka ez duelako amaitu.

Barrenetxea Zorrilla, Teresa.

Bilbao Aldaiturriaga, Nerea.

Cuesta Duran, Estibaliz.

Jauregui Miguel, Amaya.

Lopez Picado, Amanda.

Lor Saras, Francisco.

Martinez Indart, Lorea.

Perez Sanz, Jairo: eskabideen balorazio-fasean, deialdi-aginduaren 3. artikuluan eskatutako 60 puntuak ez lortzeagatik.

B mota:

Rada Fernandez de Jauregui, Diego. Jada diruz lagundua zen jarduera baterako finantziazioa eskatu zuelako.

Campaña Sobrino, Laura.

Del Rio Camara, Mario.

Donis Gomez, Isabel.

Garcia Guerrero, M.ª Acebo.

Gomez Coloma, Alexander.

Gracia Garcia, Yolanda.

Julian Fuentes, Begoña.

Lafuente Echevarria, Héctor.

Martinez de la Piscina Martin, Idoia.

Mendaza Iriberri, Arantza.

Ruiz de Garibay Ponce, Gorka.

San Emeterio Gomez, Amaia.

Solaun Aguirre, Miren Sorne.

Vrotsou Kanari, Kalliopi: eskabideen balorazio-fasean, deialdi-aginduaren 3. artikuluan eskatutako 60 puntuak ez lortzeagatik.

Hirugarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Osasun eta Kontsumoko sailburuaren aurrean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hilabeteko epean, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordea,

OLGA ISABEL RIVERA HERNÁEZ.


Azterketa dokumentala