243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 5 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5633
EBAZPENA, 2012ko azaroren 22koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institut-eko zuzendariarena, zeinaren bidez Euskara eta Euskal Kulturako lau irakurle lanpostu esleitzen diren, 2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan Europako eta Ameriketako bost unibertsitatetan aritzeko.
3/2007 Legeak, apirilaren 20koak, Etxepare Euskal Institutua Sortzekoa eta Arautzekoak, bere 4. artikuluaren d) zatian dio bere jardueren artekoak direla, batetik, irakurletzak ezar daitezen laguntzea, eta, bestetik, euskalariei eta atzerriko ikerketa-zentroei laguntzeko eta haiekin lankidetzan aritzeko organo gisa jardutea dagoela.
Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendariaren 2012ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren (ekainaren 14ko EHAA, 116. zk.) bitartez, euskaren eremutik kanpoko unibertsitateetarako Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko deialdia zabaldu zen.
Aipatutako deialdiaren 11. artikuluan dioenari jarraikiz, 2012ko uztailaren 27an Hautapen Batzordeak unibertsitate bakoitzerako hiru hautagai aukeratu zituen.
Ondoren, Hautapen Batzordeak aukeratutako hautagaien curriculumak tokian tokiko unibertsitateetara bidali zituen Etxepare Euskal Institutuak, eta unibertsitate bakoitzak irakurle izateko hautagai bat aukeratu zuen.
Hori dela eta, 151/2010 Dekretuak, ekainaren 1ekoak, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendaria izendatzeko denak, emandako ahalmenak erabiliz,
ERABAKITZEN DUT:
1. artikulua.– Etxepare Euskal Institutuaren 2012ko maiatzaren 27ko Ebazpenean (ekainaren 14ko EHAA, 116. zk.) eskainitako irakurle lanpostuak esleitzea ebazpen honen I. eranskinean zehazten den moduan.
2. artikulua.– Deialdian eskatzen ziren baldintzak ez betetzeagatik, deialditik kanpo uztea II. eranskinean zehazten diren pertsonak.
3. artikulua.– Irakurleak aukeratzeko irekitako 2012ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren (ekainaren 14ko EHAA, 116. zk.) 12. artikuluan dioenarekin bat, irakurle lana egiteko arazorik ez dutela dioen ziurtagiri medikoa aurkeztu ondoren, hautatuek, esleitutako lanpostua onartu beharko dute xede, horretarako aurreikusitako dokumentu bat sinatuz.
4. artikulua.– Hautatuek ezingo diote esleitutako irakurle- lanpostuari uko egin, dagokion ikasturtea amaitu aurretik, Etxepare Euskal Institutuaren iritziz behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiak daudenean izan ezik.
Aurreko paragrafoan aurreikusi diren behar bezala justifikatutako ukoei aurre egiteko, erreserban dauden hautagaien zerrenda argitaratzen da ebazpen honen III. eranskinean, Etxepare Euskal Institutuak, zerrendan ezarritako hurrenkerari jarraituz, tokian tokiko unibertsitateei hautagaiak eskaintzeko aukera izan dezan, hautagaiaren onespena lortu eta, egoki bada, elkarrizketa egin ondoren.
Ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendariaren aurrean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Donostia, 2012ko azaroaren 22a.
Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendaria,
MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.
I. ERANSKINA
Hautatutako pertsonen zerrenda:
1.– Unai Lauzirika Amias (Leipzig-eko Unibertsitatea).
2.– Irati Elorrieta Agirre (Berlineko Unibertsitatea).
3.– Goraka Mercero Altzugarai (Birmingham-eko Unibertsitatea).
4.– Iñaki Alfaro Vergaraechea (Venezia eta Bolognako Unibertsitateak).
II. ERANSKINA
Deialdiaren eskakizunak ez betetzeagatik baztertu direnen zerrenda eta baztertzeko arrazoia:
1.– Itziar Alkorta Matxain (Ebazpenaren 7. artikulua).
2.– Marta Amoedo Muiños (Ebazpenaren 7. artikulua).
3.– Nerea Urdangarin Zumeta (Ebazpenaren 7. artikulua).
4.– Maider Altuna Ayerbe (Ebazpenaren 7. artikulua).
5.– Amia Albisu Lasa (Ebazpenaren 7. artikulua).
6.– Amaia Lahidalga Garate (Ebazpenaren 7. artikulua).
7.– Leire Sasiain Díaz de Corcuera (Ebazpenaren 7. artikulua).
8.– Goizane Etxabe Zulaika (Ebazpenaren 7. artikulua).
9.– María González Gorosarri (Ebazpenaren 4.2 artikulua).
10.– Gurutz Muruamendiaraz Aranguren (Ebazpenaren 4.4 artikulua).
11.– Michael Karg (Ebazpenaren 3. artikulua).
12.– Amaia Galparsoro Arrese (Ebazpenaren 3. artikulua).
13.– Julen Castillo Apraiz (Ebazpenaren 4.1 eta 4.2 artikuluak).
III. ERANSKINA
Hautatu ez direnen zerrenda (erreserban):
1.– Leipzig-eko Unibertsitatea:
Mikel Babiano López de Sabando.
Asier Etxaburua Agirre.
Irati Elorrieta Agirre.
Olaia Jaio Zorrozua.
Izaskun Gisasola Garaikoetxea.
Xabier Sotés Linares-Rivas.
Marta Metola García.
Ibai Biain Fernández.
Gari Ortigosa Pascual.
2.– Berlineko Unibertsitatea:
Asier Etxaburua Agirre.
Unai Lauzirika Amias.
Olaia Jaio Zorrozua.
Izaskun Gisasola Garaikoetxea.
Xabier Sotés Linares-Rivas.
Marta Metola García.
Ibai Biain Fernández.
Gari Ortigosa Pascual.
3.– Birmingham-eko Unibertsitatea:
Leire Orduna Abadías.
Ira Ortigosa Pascual.
Aiora Odriozola Cendoya.
Olaia Jaio Zorrozua.
Gari Ortigosa Pascual.
Lide Iparragirre Mercero.
Mari Joxe Azurtza Sorrondegi.
Ane Miren Zelaia Arieta-araunabeña.
4.– Venezia eta Bolognako Unibertsitateak:
Izaskun Gisasola Garaikoetxea.
Miren Saratxu Arri.