Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5632

AGINDUA, 2012ko azaroaren 27koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi laguntzak ematen baitzaizkie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2012-2013 ikasturtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.

Kontuan harturik zer dioen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduak (agindu haren bidez, irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2012-2013 ikasturtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei), aurkeztutako eskabideak eta ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta deialdia egiten duen Aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– elkarteei honako diru-laguntza hauek ematea, kasuan kasurako zehaztutako zenbatekoetan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Honako elkarte hauek egindako eskabideei ezezkoa ematea, zehaztutako arrazoiengatik:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntza bi alditan ordainduko da. Ordainketa bat aldez aurretik, diru-laguntzaren heren baten adinakoa, diru-laguntza onartu eta berehala egingo dena. Gainerakoa, diru-laguntzaren bi heren, bitarteko txostena aurkeztu ondoren egingo da. Hartan, proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den jasoko da, ikasle bakoitzaren banan-banako aurrerabidea ere aipaturik. Txosten hori 2013ko apirilaren 2tik 27ra bitartean aurkeztuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala