Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5630

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez, 2012-2013 ikasturterako diru-laguntzak ematen zaizkie zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 17ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, honako hau.

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 1.– Haur Eskolen titularrak diren udalei ematea I. eranskinean jasotako diru-laguntzak, zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolak mantentzeko kostuak finantzatzeko. Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehen ordainketa lehen urtekoari dagokiona (2012ko irailetik abendura) izango da, eta 2012ko uztailaren 17ko Aginduaren 14. artikuluan aipatzen den hitzarmena izenpetu ondoren ordainduko da. Bigarren ordainketa, bigarren urtekoaren % 50 dagokiona, apirilean ordainduko da. Hirugarren zatia, bigarren urtekoaren beste % 50ari dagokiona, diru-laguntzaren onuradunak 2012-2013 ikasturteko gastu eta sarreren frogagiriak, udalaren idazkariak edo kontu-hartzaileak ziurtatu ondoren, aurkeztu beharko ditu, kobratzeko.

2.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako udalei honako hau jakinaraztea: ebazpena indarrean jartzen den egunetik hilabeteko epean izenpetuko dituztela hitzarmenak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta udal horiek. Izan ere, hitzarmenak zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolak finkatzeko izango dira.

2. artikulua.– II. eranskinean agertzen den udala bazter uztea, zioa aipatuaz.

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


Azterketa dokumentala