Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5629

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena, musika-irakaskuntzak eman dituzten ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 10eko Aginduaren bidez egin zen.

Aipatutako deialdirako ikastetxeek aurkeztu dituzten aztertu ondoren, eta bertako hamargarren artikuluak sailburuordetza honi ebazpena dagokiola ezartzen duela kontuan hartuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia erabakitzea, laguntza-sailetan banatua, zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleituz, ebazpen honetako I. eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Ikastegiek bi ordainketatan jasoko dute laguntza:

a) Lehen ordainketa, laguntzaren % 15, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazpena eman ondoren egingo da.

b) Bigarren ordainketa, zenbatekoaren % 85a, egiaztagiria aurkeztu ondoren egingo da. Justifikazioa aurrez aurre edo baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztuko da, 2013ko martxoaren 15a baino lehen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Prozedurari dagokionez ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatu beharko da.

Bigarrena.– Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala