Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5628

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.– 2012ko abuztuaren 14an, honako ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 2012ko uztailaren 18ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ematea arautzen duena.

2.– Diru-laguntza ematen denetik urte bateko epearen barruan gauzatu beharko dira proiektuak.

3.– 2012ko irailaren 15ean amaitu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 53 eskabide aurkeztu ziren.

4.– Eskabideak Balorazio Batzordeak ebaluatu zituen, eta horretarako, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideak eta ponderazioak erabili zituen. Proposamena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zitzaion, ebatz zezan.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 18ko Ebazpenaren 14.2 artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren araudia onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako diru-laguntzak.

Horregatik, Balorazio Batzordearen proposamena ikusirik, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztu eskabideei diru-laguntza esleitzea. Onuradunak eta zenbatekoa ere aipatu eranskinean zehazten dira.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako eskabideei ezezkoa ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuta dauden pertsona eta erakundeei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa txandaz dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2012ko azaroaren 23a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala