243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5622
25/2012 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Ogasun eta Finantzetako sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ricardo Gazagaechevarria Bastida jauna, haren merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Ogasun eta Finantzetako sailburu izendatzen dut.
Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.