243. zk., 2012ko abenduaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5618
21/2012 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Jaurlaritzako sailburuak kargutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren adierazten diren sailburu hauek beren karguetatik kentzea, eta Euskadiren zerbitzura egin duten lanagatik eskerrak ematea.
Idoia Mendia Cueva andrea, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren kargutik.
María Isabel Celaá Diéguez andrea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren kargutik.
Carlos Aguirre Arana jauna, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren kargutik.
Ignacio María Arriola López jauna, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren kargutik.
Bernabé Unda Barturen jauna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren kargutik.
María Gemma Aránzazu Zabaleta Areta andrea, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren kargutik.
Javier Rafael Bengoa Rentería jauna, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren kargutik.
María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate andrea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren kargutik.
María Blanca Urgell Lázaro andrea, Kulturako sailburuaren kargutik.
2. artikulua.– Kargutik kentzen diren Jaurlaritzako kide horiek orain arteko eginkizunei eutsiko diete Jaurlaritzako kide berriak beren karguaz jabetu arte.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA