237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5498
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzarena, Leioako udalak sustatuta, Leioako tiro-eremuaren proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioarekin zerikusia duten azken jarduerei buruzko jakinarazpena Pedro Fuente Arceri jakinarazteko dena.
Leioako Udalak eskatuta, Leioako tiro-eremuaren proiektuari buruzko ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduraren izapideak egiten ari da ingurumen-organoa.
Prozedura horretan interesdun den Pedro Fuente Arceri (helbidea: Sustatxa bidea 11, Berango) ingurumen-organoak burutu duen azken jarduera jakinarazten saiatu izan gara; jarduera hori, Leioako Udalari ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana osatzeko behar den informazioa bidaltzeko errekerimendua egitea izan da.
Jakinarazpen hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak, sail honetan agertu eta jakinarazi nahi zaion informazioa jaso dezan, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpen ondorioak izan ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.
Ingurumenaren Kalitatearen zuzendaria,
JUAN IGNACIO ESCALA URDAPILLETA.