237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5492
IRAGARKIA, Jairo Alexis Castro Dávila jaunari Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde-ordezkariaren apirilaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena (Merkataritzako zuzendariak emandako eskuordetzaz baliatuta jardun du lurralde-ordezkariak; 2010eko ekainaren 14ko Ebazpena, 2010eko uztailaren 16ko EHAA, 136. zk.). Jakinarazten den ebazpen horren bidez, diru-laguntza bat ematen zaio Jairo Alexis Castro Dávila jaunari, Merkataritza Establezimenduak Modernizatzearen aldeko 2012ko programaren barruan.
Hainbat saio egin den arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena Jairo Alexis Castro Dávila jaunari jakinaraztea –zeinaren azken helbidea Pasaiako Azkuene kalea 32, 1.a baita-, eta horrenbestez iragarki hau argitaratzen da.
EBAZPENAREN LABURPENA
Aztertuta geratu da MEC-0284-2012 (20-PC-H-2012-71) espedientea, Jairo Alexis Castro Dávila jaunaren eskariz izapidetua, Jairo Alexis Castro Dávila jaunaren ordez (IFZ/IFK: X5434958N; helbidea: Azkuene kalea 32, 1.a 20110 Pasaia). Horrenbestez, honako hau ebazten dut:
Aldeko kalifikazioa ematea Jairo Alexis Castro Dávila jaunak Jairo Alexis Castro Dávila jaunaren ordez (IFK/IFZ: X5434958N) aurkeztutako eskaerari.
Onartutako inbertsioa 3.850 eurokoa dela aintzat hartuta, 577,50 euroko diru-laguntza ematen zaio.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Donostia, 2012ko azaroaren 15a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.