237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 2 orri.)
- EPUB (167 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5491
IRAGARKIA, 2012ko azaroaren 9koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, ondorengo proiektua jendaurrean erakustaldian jartzen da: San Antonio-Cementerio, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bakuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea, Bergara udalerrian.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).
– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.
– Erreferentzia: RI 24074/AT-H-2012-50.
– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko proiektuan bildurikoak, 2012ko martxoan industria-ingeniari tekniko Eduardo Miguélez Pérez jaunak sinaturikoa.
– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Bergara udalerrian.
– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
– Aurrekontua: 4.892 euro.
Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zor-zerrendaren zabaltzearen ondorioetarako.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.
Donostia, 2012ko azaroaren 9a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.