237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 6 orri.)
- EPUB (299 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5490
IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariaren ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, behean zehaztutako espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak, hain zuzen.
Errekerimendu horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.
Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ez bada ordaindu, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroa 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.