Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5489

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen likidazioak jakinarazteko dena.

Behean zehazten diren likidazioak zuzenean interesdunei jakinarazterik lortu ez denez, iragarki honen bidez jakinarazten da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan. Interesdunei aditzera ematen zaie, gainera, zor duten diru kopurua borondatez ordaintzeko honako epe hau dutela:

a) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean jasoz gero, hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jasoz gero, hurrengo hilabete osoa eta hurrengoaren 5era arte, eta, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados egon ezean, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango dute, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa, likidazioa agindu duen organoari, argitalpenaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, hala xedatuta baitago Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, non eta errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela bermatzen ez den.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Imanol Ansa Herrera.

Likid. zk.: 1.361/12 A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 181,66 euro.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Gorka Galea Noceda.

Likid. zk.: 1.404/12-A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 95,85 euro.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Pedro Ugarte Endeiza.

Likid. zk.: 1.413/12-A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 142,98 euro.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Borja García-Alegre Luzarraga.

Likid. zk.: 1.419/12-A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 177,98 euro.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Joaquín Elosegi Azkarate.

Likid. zk.: 1.468/12-A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 84,25 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 14a.

Portu eta Aireportuen zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.


Azterketa dokumentala