237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (169 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5488
IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean –beherago zehaztutakoan– Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:
1.– Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen ez baitu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
2.– Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu behar da eta zehapen-espedientearen zenbakia adierazi:
2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.
2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Kale Nagusia 23ko bulego nagusia.
2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko da ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten bada, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko da ordainketa.
Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, errekurtso horri buruzko ebazpena jakinarazten edo, hala badagokio, horren ustezko ukapena gertatzen den egunetik hasita zenbatuko da ordaintzeko epea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. eta 117. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
3.– Jakinarazten dizugu erreferentziako zehapen-espedienteari buruzko datuak bidali dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, 2010 otsailaren 26ko 203/2016 Errege Dekretua, kirolean bortizkeriaren, arrazismoaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duenaren 77. artikuluak ezarritakoaren arabera.
4.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 3a.
Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.