Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5486

IRAGARKIA, B.M.T.aren 1. lineako Maidagango trenbide-pasagunea kentzeko 3. aldatzearen 2. obra osagarriaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 13/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 13/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: B.M.T.aren 1. lineako Maidagango trenbide-pasagunea kentzeko obra osagarriak.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Getxo (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta berrogeita hemezortzi mila hirurehun eta laurogeita hamalau euro eta hamahiru zentimo (358.394,13), gehi hirurogeita lau mila bostehun eta hamar euro eta laurogeita hamalau zentimo (64.510,94) BEZarenak; beraz, guztira, laurehun eta hogeita bi mila bederatziehun eta bost euro eta zazpi zentimo (422.905,07).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko azaroaren 5a.

b) Esleipenduna: Maidagan ABEE (Tecsa empresa constructora, S,A,).

c) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta berrogeita hemezortzi mila hirurehun eta laurogeita hamalau euro eta hamahiru zentimo (358.394,13), gehi hirurogeita hamabost mila berrehun eta hirurogeita bi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (75.262,77) BEZarenak; beraz, guztira, laurehun eta hogeita hamahiru mila seiehun eta berrogeita hamasei euro eta laurogeita hamar zentimo (433.656,90).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2012ko azaroaren 13a.

b) Kontratista: Maidagan ABEE (Tecsa empresa constructora, S.A.).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala