237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 3 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5485
IRAGARKIA, publizitate-guneak planifikatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzekoa. (Espedientea: 033-DJAP-2012-A).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 033-DJAP-2012-A.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2013ko urtarrilaren 1etik, edo data horretan sinatuta ez badago, kontratua sinatu ondoko egunetik 2014ko abenduaren 31ra.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: Eskaintzak baloratzeko irizpideak, garrantzi handienekotik txikienekora eta irizpide bakoitzak duen pisuaren arabera antolatuak. Guztizko puntuazioa: 100 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: hirurogeita lau mila, laurehun eta hirurogeita bi euro eta laurogeita bat zentimo (64.462,81) BEZik gabe; hirurogeita hamazortzi mila euro (78.000), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Kontratatzailearen profila, pleguak eta dokumentazio osagarria irteneten lortzeko helbidea: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratación
b) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.
d) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Galdera teknikoak:
– Harremana: Jon Salazar.
– Telefonoa: 945 01 76 04.
f) Galdera administratiboak:
– Harremana: Txomin Eizaguirre.
– Telefonoa: 945 01 93 87.
– Faxa: 945 01 90 29; e-mail: d-eizaguirre@ej-gv.es
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 26a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 26a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi kartazal, «A» eta «B», aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan eta beroien karatularen puntuetan adierazitako edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori (Karatularen 28.6 puntua).
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratzen diren alderdiak:
– Entitatea: Kontratazio Mahaia. Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
– Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.
– Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna: 2013ko urtarrilaren 14a.
– Ordua: 10:00etan.
10.– Bestelako argibideak.
Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:
– Honako eguneroko prentsan deskontua: El Correo, Diario Vasco, El Correo + Diario Vasco, Deia, Gara, Diario de Noticias de Álava, Diario de Noticias de Gipuzkoa, Berria. (gehienez 86 puntu).
– Eskaintza ekonomikoaren ereduan jasotako gainerako hedabideetan deskontua: elcorreo.com, deia.com, gara.net, berria.info, noticiasdealava.com, noticiasdegipuzkoa.com, El Mundo-País Vasco, El Mundo, elmundo.es, El País-País Vasco, El País, elpais.com (gehienez 10 puntu).
– Eskaintza ekonomikoaren ereduan jasotako hedabideetan netoaren gaineko egitearen komisioa: % egitea. Netoaren gaineko egitearen komisioa ezin izango da % 4tik gorakoa izan.
Netoaren gaineko egitearen komisioa % 4 hori gainditzen duen eskaintza esleitzeko prozeduratik baztertua izango da. (gehienez 4 puntu).
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.