Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5483

IRAGARKIA, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko kudeaketa zentralizatutako eraikinen garbiketa-zerbitzurako kontratua lizitatzeko iragarkia zuzentzeko dena (2013-2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: KM/2013/002.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: administrazio-eraikinen garbiketa.

3.– 2. lotearen (Bizkaia plazako eraikina) plegu teknikoetan zegoen akats garrantzitsu bat zuzendu da, eta horren ondorioz EHAA-n 2012ko azaroaren 2an argitaratu zen iragarkia aldatzen da, eta, horrenbestez, eskaintzak aurkezteko epea aldatu da. Hauxe da berria:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 28a, 13:00ak arte.

Era berean, eskaintzak irekitzeko egunak ere aldatu dira:

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2013ko urtarrilaren 9a, 12:00etan.

b) Irekitze ekonomikoa. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2013ko urtarrilaren 16a, 12:00etan.


Azterketa dokumentala