Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
5482

IRAGARKIA, Ararteko erakundearentzat gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzeko zerbi­tzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko deialdiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea bideratuko duen saila: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administra­zio, Langile eta Mantentze-lanetako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: E-003/12.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.

b) Banaketa atalka: ez dago.

c) Kontratua burutzeko tokia: Vitoria-Gasteiz.

d) Burutzeko epea: bi urte; epe horrek bi luzapen izan ditzake, bakoitza urtebetekoa.

3.– Tramitazioa, esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Aleko gehienezko prezioa: 0,059359 euro/hitzeko (BEZa aparte). Lizitaziorako aurrekontua: 176.000 euro (BEZa aparte), aurreikusitako bi urteetarako.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: kontratu esleipenaren prezioaren % 5, BEZa aparte.

6.– Agiriak eta informazioa lortzeko bidea.

a) Arartekoaren egoitza: Prado kalea 9; 01005 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 13 51 18,faxa:?945?13?51?02.?Weba:?https://sede.ararteko.net/contratante/p_1_pc_principal1.jsp?codResi=1&language=es / E-posta: n-martinez@ararteko.net

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak: sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak noiz eta nola aurkeztu.

a) Aurkezteko azken eguna: 15 egun natural, iragarki hau argitaratzen den egunaren bihara­munetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatularen 28. klausulan eskatutakoa.

c) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

9.– Proposamenak irekitzea.

a) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

b) Eguna eta ordua: lizitatzaileei aldez aurretik jakinaraziko zaie proposamenak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

10.– Beste argibide batzuk: ikusi administrazio-baldintzak eta betebehar teknikoak.

11.– Iragarpen-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 21a.

Arartekoa,

IÑIGO LAMARCA ITURBE.


Azterketa dokumentala