237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5481
EDIKTUA, kontratuei buruzko 1848/11 kontuen batzordearen prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1848/11 prokuradorearen kontua.
Demandatzailea: Covadonga Palacios Garcia.
Abokatua.
Prokuradorea: Palacios.
Demandatua: Gesmic Servicios Empresariales S.L.
Gaia: kontratuak, oro har.
Aipatutako judizioan, 463/12 Dekretua eman da, 2012ko uztailaren lauan. Hauxe diote xedapenek:
«XEDAPENAK
Erabaki da Covadonga Palacios Garcia prokuradoreak 200,57 euro gehi kostuetarako kalkulatutako 60,17 euro erreklamatzeko eskatutako kontuen zinaren prozedura hau behin betiko artxibatzea, Gesmic Servicios Empresariales, S.L. sozietatearen aurkakoa. Demandatzaileak, hala ere, bere eskubideari eusteko betearazpena gauzatzea bidezkoa dela irizten badio, halaxe eskatu beharko du, eta ebazpen honek betearazpen-tituluaren balioa izango du.»
Gesmic Servicios Empresariales, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake, auzitegi honetan. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.