Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5480

EDIKTUA, 55/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 55/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Rosa Altuna Guinea.

Abokatua: Alayn Fernando Elosua Exposito.

Prokuradorea: Guerrero.

Demandatua: Javier Gonzalez Garcia.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, 2012ko irailaren 20an epaia eman zen. Hau da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Emma Guerrero Azañedo prokuradoreak ordezkaturiko María Rosa Altuna Guineak aurkeztutako demanda, Javier González García demandatuaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari hogeita bederatzi mila hirurehun eta hirurogeita hamasei euro eta hirurogeita bost zentimo (29.376,65) ordaintzera kondenatzen dut, gehi prozedura honen ondorioz sortutako interesak eta kostuak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza horibete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231 0000 04 0055 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut nik, Almudena Izquierdo Trecherak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaileak.

Javier Gonzalez Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko irailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala