237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 3 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5479
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 819/11 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta xedapenak:
418/12 EPAIA
Erregearen izenean.
Bilbao, 2012ko urriaren 4a.
María Eugenia Matía Ortizek, Getxoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko epaile-magistratuak ikusi ditu zaintza eta jagoletzari, eta elikagaiei buruzko ahozko judizio bereziaren autoak (819/11); autook epaitegi honetan bideratu dira, Dennis Andreas Mario Garritsen jaunak eskatuta, Ainhoa Iglesias epaitegietako prokuradorearen ordezkaritzarekin eta Márquez letraduaren laguntzarekin, Susana Velasco García andrearen aurka, auzi-iheslaria bera. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.
EPAITZA
Partez baiesten dut Ainhoa Iglesias epaitegietako prokuradoreak Dennis Andreas Mario Garritsen jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Susana Velasco García andrearen aurkakoa. Hori dela eta, bien alaba dela-eta honako neurri hauek hartzen dira:
● XXXXX adingabearen guraso-ahala aitak eta amak izango dute.
a) XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Susana Velasco amari ematen zaizkio.
b) Dennis Andreas Mario Garritsen aitak mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, adingabearen alde, 100 euro hilabetean. Zenbateko hori aurreratuta ordainduko du, hain zuzen ere, hilaren lehenengo bost egunetan. Dirua amak izendatzen duen kontu-zenbakian sartu beharko du, eta urtero eguneratuko da, epaiaren egunean, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak izaten duen aldaketaren arabera. Adingabearen ezohiko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte, horretan ados jarrita. Adostasunik ez bada, epailaren baimena beharko da.
c) Aitak honako bisita-erregimen hau izango du, adingabea ikusteko:
1. fasea.– Bisitak hasi eta bost hilabeteko epean, hilabetean larunbat batean eta igande batean izango dira bisitak, ordubetekoak guztiak ere. Bisitak adingabearen etxetik hurbilen den familia-elkargunean izango dira, elkargune horrek erabakitzen duen orduan, adingabearen beharrak eta elkargunearen posibilitateak zein diren kontuan harturik.
2. fasea.– Lehenengo bost hilabeteak igarota, eta familia-elkargunearen aldeko txostena jaso ondoren, bigarren faseari ekingo zaio. Hurrengo bost hilabeteotako bisita-erregimena aldatuko da: hilabetean asteburu bat eman ahal izango du aitak adingabearekin, larunbateko 10:30etik igandeko 20:00etara. Adingabearen etxetik hurbilen dagoen familia-elkargunean jaso eta utziko da adingabea. Zehaztutako orduetan elkargunea itxita badago, atzeratu edo aurreratu egingo dira adingabea jaso edo uzteko orduak, eta atzeratuko elkargunea irekita dagoen ordurik hurbilenekora.
Lehenengo faseko aurreneko bost hilabeteko epean, familia-elkarguneak aldeko txostenik ematen ez badu, bigarren fasea beranduago hasiko da, aldeko txosten hori jasotzeaz batera hain zuzen ere.
3. fasea.– Bigarren faseko bost hilabeteak igarota, eta familia-elkargunearen aldeko txostena jaso ondoren, hirugarren faseari ekingo zaio. Hirugarren fase hori adingabearen eskola-oporraldiren batekin batera hasiko da. Hirugarren fase horretan, asteburuetako bisitaldiak etengo dira, eta haien ordez oporraldietako bisitak ezarriko dira. Alegia, adingabea honako egun hauetan egon ahal izango da aitarekin:
d) Gabonetako oporrak: hamabost egun segidan Gabonetako eskola-oporretan. Urte bikoitietan aitak aukeratuko ditu egunak, eta urte bakoitietan, ordea, amak, eta beste gurasoari jakinarazi beharko dio horren berri, gutxienez hilabete bat lehenago.
● Aste Sainduko oporrak: Aste Santuko opor-egun guztiak, lehenengo jai-egunetik eskolak hasteko bezperara arte.
● Udako oporrak: bi hamabostaldi, eta tartean gutxienez beste hamabostaldi bat egon beharko da. Urte bikoitietan aitak aukeratuko ditu hamabostaldiak, eta urte bakoitietan, ordea, amak, eta beste gurasoari jakinarazi beharko dio horren berri, gutxienez hilabete bat lehenago.
Amak Bilbon duen etxean hartu beharko da adingabea, eta aitak Malagan duen etxera joan beharko da adingabearen bila.
Bigarren faseko aurreneko bost hilabeteko epean, familia-elkarguneak aldeko txostenik ematen ez badu, hirugarren fasea beranduago hasiko da, aldeko txosten hori jasotzeaz batera hain zuzen ere.
4. fasea.– Hirugarren fasea hasi eta urtebetera hasiko da 4. fasea. Hor bisitaldiak aldatuko dira; adingabea oporretako egun hauetan egongo da aitarekin:
● Gabonetako oporrak: 3. fasean bezala.
● Aste Sainduko oporrak: 3. fasean bezala.
● Udako oporrak: udako oporretako berrogeita hamabi egun, tartean etenik izango ez dutenak. Urte bikoitietan aitak aukeratuko ditu egunak, eta urte bakoitietan, ordea, amak, eta beste gurasoari jakinarazi beharko dio horren berri, gutxienez hilabete bat lehenago.
Amak Bilbon duen etxean hartu beharko da adingabea, eta aitak Malagan duen etxera joan beharko da adingabearen bila.
Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.
Ebazpen honen berri eman alderdiei.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Susana Velasco Garcia non dagoen jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko urriaren 5a.
IDAZKARIA.