237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5478
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 284/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 284/11 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Alvin Grebo.
Abokatua: Maria Begoña Pelaez Movellan.
Prokuradorea: Amilibia.
Demandatua: Muhamed Nuhagic.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, 2012ko uztailaren 5ean epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Demanda osorik baiesten dut, eta Alvin Grebo-k eta Muhamed Nuhagic-ek osatutako ezkontza –dibortzioa dela-eta– desegintzat jotzen dut.
Prozesuko kostuen gaineko erabaki beren-beregikorik hartzea ez da egokia.
Ebazpen honen ziurtagiria, ezkontza egin zen lekuko Erregistro Zibilera eraman beharko da.
Muhamed Nuhagic demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2012ko uztailaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.