Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
5476

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ofita SAMM enpre­sari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Vitoria-Gasteizko udalerrian bulego-altzariak fabrika ditzan.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 27an, Camilo Agromayor Pereda jaunak, Ofita SAMM enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumen-baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) bulego-altzariak fabrikatzeko. Eskaerarekin batera ondorengo agiri teknikoak erantsi ziren:

– 1. Liburukia: «Proiektu teknikoa» (2006ko abendua).

– 2. Liburukia: «Eranskinak (1.a 3tik)» (2006ko abendua).

– 3. Liburukia: «Eranskinak (2.a 3tik)» (2006ko abendua).

– 4. Liburukia: «Eranskinak (3.a 3tik)» (2006ko abendua).

– 5. Liburukia: «Laburpen ez-teknikoa» (2006ko abendua).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Ofita SAMM enpresak, besteak beste, 1993ko abenduaren 2ko baimena zuen altzariak muntatu, paketatu eta bidaltzeko jarduerarako (kalifikazioa zabaltzea), eta zabaltzeko baimena, 2000ko urtarrilaren 11koa. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: kolektorera isurketak egiteko baimena zabaltzeko baimenaren baitan, uren arloan udal-ordenantzan xedatutakoari jarraiki; hondakin arriskutsuen ekoizleen baimena, 2002ko azaroaren 11koa, eta ondorengo aldaketa, 1999ko abenduaren 13koa; industria-hondakin geldoen ekoizleen erregistroko inskripzioa, eta atmosferan kutsadura sor dezakeen instalazioaren ziurtagiria 2006ko urtarrilaren 23tik aurrera, hondakin-uren isurketen, hondakinen eta isuri atmosferikoen arloan xedatutakoari jarraiki.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Vitoria-Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien eskaera.

2007ko martxoaren 22an eta irailaren 17an Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu ziz­kion sustatzaileari; espedientea 2007ko azaroaren 8an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Ofita SAMM enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Vitoria-Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Ofita SAMM enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumen-baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Ofita SAMM enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimenak; saneamendu-sare orokorrera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkionak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Ofita SAMM enpresari dagokion ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics BREF agiriaren edukia kontuan hartu da. Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoa da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, ontzien eta ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendua onartzen duena.

Azaldutako guztiaren ondorioz, proiektu osoaren ingurumeneko ebaluazio bat eginik, ebazpen-proposamen hau sinatu da, eta Ofita SAMM enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri dira, espedienteko txostenak ere aztertu ondoren. Hori guztia Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan aurreikusitako entzunaldi-izapideari kalterik egin gabe.

EBAZPEN PROPOSAMENA

Lehenengoa.– Helbide soziala Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) Betoño industrialdeko Eskalmendi kaleko 3. zenbakian eta IFK: A-1006568 zenbakia duen Ofita SAMM enpresari Ingurumen-baimen Bateratua ematea, Vitoria-Gasteizko udalerrian bulego-altzariak fabrikatzeko, ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Prozedura elektrolitiko edo kimikoaren bidez metalen eta material plastikoen azala tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeta edo lerro guztien bolumena 30 m3 baino handiagoa denean» izenekoan.

Enpresa Vitoria-Gasteizko Betoño industrialdeko Eskalmendi kaleko 3. zenbakian dago, eta pabiloi hauek ditu:

– Txapa biltegiratzeko pabiloia.

– Mekanizazioko, soldadurako eta pintaketako pabiloia.

– Fabrikazio-pabiloiari atxikitako eraikinak (aldagelak eta sukaldea).

– Produktu erdilanduen biltegia.

– Muntaketako, paketatzeko eta bidalketetako pabiloia.

– Bulegoak.

Fabrikaren ekoizte-ahalmena zenbatestea zaila da, eskaeraren arabera lan egiten delako beti, baina zenbatespen bat egin daiteke datu berrienetan oinarrituta:

– Artxibategiak eta tiradera-altzariak: 25.000 unitate.

– Bulego-armairuak: 37.500 unitate.

– Bulego-mahaiak: 32.500 unitate.

– Apalategiak eta gurpildun artxiboak: 22.500 unitate.

Erabilitako energia-iturriak energia elektrikoa eta gas naturala dira. Energia elektrikoa insta­lazio hauetan kontsumitzen da batik bat: mekanizazio-lerroa (puntzonaketako eta tolesketako zentro automatikoak), soldadura (soldadurako zelula robotizatuak), pintura-instalazioa eta aire konprimituko ekipoak. Gas naturala lehorketa-tuneletan, polimerizazio-tuneletan, fosfatatzea koipegabetzeko upelean, fosfatatzeko upelean, berokuntza-galdaretan eta plaka bero-emaileetan, aldageletako eta sukaldeko ur bero sanitarioaren galdaran kontsumitzen da.

Bulego-altzariak fabrikatzeko, Ofita SAMM enpresan ekoizte-prozesu hau garatzen da:

Mekanizazioa.

Piezen mekanizazioa neurrira ebakita erosten diren txapa-formatuetatik abiatuz piezak egiten dituzten makinetan egiten da. Bi mekanizazio-zentro daude, eta horietako bakoitzak puntzonatzeko makina bat, tolesteko makina bat, eta elikatzeko eta pieza bukatuak husteko eremua ditu. Ezaugarri nagusia erreferentzia-aldaketako malgutasuna da, eta automatikoki egiten da hiru minututan. Makina konbentzional batzuek (tolesteko makina, prentsa eta zizaila) ekoizpenari laguntzeko balio dute.

Soldatzea.

Sail honetan altzaria osatzen duten pieza-multzoak soldatzen dira. Soldatzeko prozesu nagusia bi Kawasaki errobotek egiten dute. Soldadura-zelulak, errobotaz gain, bi posizioko mahai birakariez eta soldadura-buruen multzoaz osatuta daude. Buruak automatikoki aldatzen dira soldatu beharreko piezen geometriaren arabera. Mekanizazio-prozesuan bezala, badira ekoizpenari laguntzeko makina konbentzionalak: soldadura estatikoko makinak, soldadura estatikoko makina esekiak, eta puntu anitzeko makina bat.

Pintura.

Sail honetan pieza metalikoak hauts-pinturaz estaltzen dira. Horretarako, lehenik aspertsio bidezko aurretratamendu-prozesu bat egiten da: lehen fase batean piezak koipegabetu eta garbitzen dira; bigarrenik, fosfatazio amorfoko etapa bat dago, produktuari korrosioaren aurkako ezaugarriak emateko; hirugarrenik, piezak sareko urarekin garbitzen dira, eta aurretratamendua amaitzeko, piezak ur desmineralizatuarekin garbitzen dira, pinturarentzat ainguraketa on bat prestatzeko.

Hezetasunak lehortzeko tunel batean piezak lehortu ondoren, hauts-pintura aplikatzen da. Azken kolorearen arabera dauden lau aplikazio-kabinetako batean aplikatzen da pintura. Aplikazio-sistema triboelektrikoa da (elektrizitate estatikoa), eta kabinek aplikazio-eremua, zikloia (pintura berreskuratzen du, berrerabiltzeko) eta azken kartutxo-iragazkia dituzte. Pintura aplikatu ondoren, tunel batean polimerizatzen (lehortu) da.

Muntaketa.

Pieza mekanizatu, soldatu eta pintatuan behin betiko elementuak txertatzen dira: erremateak, aluminiozko itxigailuak, tiraderak, burdineria, sarrailak, etab.

Paketatzea eta bidaltzea.

Fabrikatutako altzariak paketatzeko eta erretraktilatzeko elementuekin babesten dira, helmugako puntuetara bidaltzeko. Erabilitako paketatzea batik bat metalezko kaiolak dira, eta Ofita SAMM enpresara itzultzen dira berrerabiltzeko.

Biltegiratzea.

Biltegiratzea prozesuaren zenbait eremutan egiten da:

– Hasieran, txapa-biltegian, prozesuan erabiliko diren altzairuzko plantxak, eta hornitzaileei azpikontratatzen zaizkien txapa-elementu guztiak hartu eta biltegiratzen dira.

– Prozesuaren erdialdera badago biltegi autosostengatzaile bat osagai batzuk gordetzeko, horien ezaugarriak direla-eta segurtasun-stock bat eduki behar baita. Puntu horretan pintura eta fabrikazio-serieen hondarrak ere gordetzen dira.

Isuri atmosferiko guztiak bildu eta bideratzearren, Ofita SAMM enpresan isuri atmosferikoen 14 foku daude:

1) 1. fokua: 1. lehorketa-tunela.

2) 2. fokua: 2. lehorketa-tunela.

3) 3. fokua: fosfatatze-bainua.

4) 4. fokua: 1. koipegabetze-bainua.

5) 5. fokua: 2. koipegabetze-bainua.

6) 6. fokua: 1. polimerizazio-tunela.

7) 7. fokua: 2. polimerizazio-tunela.

8) 8. fokua: 3. polimerizazio-tunela.

9) 9. fokua: eskuz pintatzeko kabinako iragazkia.

10) 10. fokua: 1. kabinako iragazkia (Ramseier kabina, 1. iragazkia).

11) 11. fokua: 2. kabinako iragazkia (Ramseier kabina, 2. iragazkia).

12) 12. fokua: kanpoko 1. iragazkia (1. Nordson kabina).

13) 13. fokua: kanpoko 2. iragazkia (2. Nordson kabina).

14) 14. fokua: koipegabetzeko tunelaren sarrera.

15) 15. fokua: koipegabetzeko tunelaren irteera.

Gainera, sailkatu gabeko foku hauek daude:

– Sukaldeko ke-kanpaia: foku ez-sistematikoa.

– Lixatzeko mahaiko zikloia: foku ez-sistematikoa.

Ofita SAMM enpresaren instalazioetan isurketa-puntu bakarra dago, aurretratamenduko industria-urak udal-kolektorera zuzenean isurtzeko, euri-urekin eta sanitarioekin batera.

Kolektorera isuritako euri-uren fluxuari dagokionez, «euri-ur garbitzat» hartzen dira, pabiloiko estalkiaren zorrotenetakoak eta eraiki gabe dagoen lur zatiaren kanpo-eremuetakoak direlako. Kanpo-eremu horiek zolatuta daude, eta bertan ez da biltegiratzen euriak euri-urak drainatzeko sarera arrasta dezakeen produktu arriskutsu edo hautsezko produkturik.

Ofita SAMM enpresak aurkeztutako proiektuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitez­keen ondorengo neurriak ditu:

– Kudeaketako TEOak: Ofita SAMM enpresak ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarria du, ISO 14001 arauaren araberakoa; kalitatea kudeatzeko sistema bat, ISO 9001 arauaren araberakoa; 5S eredu bat, eta oraintsu ziurtatutako UNE 150301:2003.

– Instalazioaren diseinu, muntaketa eta eragiketen TEOak: instalazioaren diseinuko ingurumen-neurritzat hartzen dira hauek: produktu kimikoen stocka prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar-beharrezkora murrizten da; ez dago produktu sukoirik edo gai kimiko oxidatzailerik; hornitzaileak berrerabilitako SOHak eta plastikozko poto txikiak daude gutxien erabilitako produktuetarako.

– Laneko alderdi orokorren TEOak: Ofita SAMM enpresak ondo aireztatutako gunea du piezak biltegiratzeko, baina biltegiratze-denbora txikiena da, eskaeraren arabera lan egitean zuzenean muntatu eta paketatzen direlako bidaltzeko; erabilitako bastidoreak BREF agirian ezarritako irizpideen arabera diseinatzen dira eta piezak ezin dira bainu barrura erori, upelak estalita daudelako; irabiatzea aspertsio-tratamendu baten bidez egiten da; instalazio barruko mantentze-lanetarako erregistro bat dago.

– Sarrerak kudeatzeko TEOak (energia): fabrikak ez du estaldura elektrolitikoko prozesurik; energia-kontsumoaren kontrola energia-eraginkortasuneko plan baten bidez burutzen da, eta ekipo berriak erostean energia-eraginkortasuneko irizpideak jarraitzen dira. Bainuak gas naturaleko berogailu baten bidez berotzen dira aurretratamendu-tunelean; upelak itxita eta termikoki beira-zuntzez isolatuta daude, eta tenperaturaren kontrola egiten da. Ez dago inolako hozte-sistemarik.

– Sarrerak kudeatzeko TEOak (ura eta materialak): sare publikoko ura erabiltzen da, eta ez zaio inolako tratamendurik egiten; ur-isurketak murriztea lortu da, upeletako soberakinak aurreko upeletan berrerabiliz; kontsumitutako ur-emariaren kontrola egiten da.

– Arrasteak eta jarioak murrizteko TEOak: etapen arteko arrasteak murrizteko diseinatutako tunel bat dago, eta piezaren tanta-jarioa upelera itzultzen da berriz; koipegabetzearen eta fosfatatzearen arteko garbiketa saihestea lortu da, produktu bateragarriak aplikatuz.

– Urberritzeen TEOak: piezak aspertsio-sistema baten bidez urberritzen dira tunelean bertan, eta arrasteak eta jarioak upelera itzultzen dira berriz; ez da garbiketa kimikorik egiten.

– Lehengaien erabilera optimizatzeko TEOak: aldizkako kontrola eta dosifikazio automatikoa egiten da. Prozesuko etapa batzuk berrerabiltzen dira etapa berriak osatzeko.

– Lehengaiak ordezkatzeko eta prozesuen TEOak: bainuei ez zaie inolako konposaturik gehitzen.

– Prozesuko disoluzioak mantentzeko TEOak: bainuen kontzentrazioaren aldizkako kontrola egiten da eta dosifikazioa automatikoa da; bainuen mantentze-lanak egiten dira, baina ez da inolako kutsatzailerik ezabatzen, bainuak guztiz optimizatuta daudelako, eta erabilitako bainuaren bolumena 120 tonatatik 48raino murriztu da; salbuespen gisa, koipegabetze-bainuetan likidoaren gaineko kutsatzaileak kentzen dira; fosfatatze-bainuetan lohiak ezabatzen dira, likidoaren gaineko soberakina beste bainuetan berrerabiliz.

– Koipegabetzeko TEOak: ez dago koipegabetzeko metodo fisikorik, piezek ekartzen duten olio kopuruak ez direlako oso handiak, horiek babesteko behar adinakoak baizik; koipegabetze-bainua fosfatatze-bainuaren antzekoa da konposizioan, azkenari koipegabetzaile kantitate txiki bat gehitzen zaiolako.

– Uren tratamendurako TEOak: Ofita SAMM enpresak ur-fluxu bakarra du, zianuroak, nitritoak edo kromatoak bezalako kutsatzailerik ez duena; bainuak kudeatzaile baimenduaren bidez kudeatzen dira.

– Isuri atmosferikoak murrizteko neurrien TEOak: ez da inolako gehigarririk erabili beharrik, bainuak estalita eta 45 ºC-ra daudelako; horregatik, airearen energia-berreskurapena ez da aplikatzekoa; ez dago berariazko erauzketarik, disoluzio alkalino garbitzaileak direlako, eta bilketa-sistema tunelean bertan dago; pintatzeko prozesuan iragazkiak daude partikulen isuri atmosferikoak murrizteko.

– Hondakinen TEOak: hondakinak bereizten dira, eta zenbait prozesutan murrizten dira; koipegabetze-bainua egiteko fosfatatzea erabiltzen da.

– Zarataren TEOak: sortutako zarata-mailak identifikatu dira, barneko eta kanpoko zarata-neurketak egin dira. Emaitzen arabera, ezarritako mailen azpitik daude.

– Lurpeko urak babesteko eta kokapenak uzteko TEOak: larrialdietako prozedurak daude.

Bigarrena.– Ofita SAMM enpresak Vitoria-Gasteizko udalerrian bulego-altzariak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Ofita SAMM enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Betoño industrialdeko Eskalmendi kaleko 3. zenbakian (Vitoria-Gasteiz, Araba) dagoen Ofita SAMM enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta horien efluenteak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Ofita SAMM enpresaren instalazioak ondoko fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, sailkatu gabeko foku hauek daude:

(Ikus .PDF)

«Lixatzeko mahaiko zikloia» 17. fokuaren diametroa aurkeztu behar da.

«Sukaldea» FE16 fokuko isuriak instalazioaren funtzionamendu orokorraren % 5 baino gehiagora iristen badira edo urtean 12 aldiz baino gehiagotan gertatzen badira ordubetetik goragoko isuriak, fokua erregulatzeko eskatuko da.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia aste­betez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtuak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: bulego-altzarien fabrikazioa.

Jarduera-taldea: Zura.

Mota-taldea-EJSN: 1-6-36120 «Bulego-altzarien fabrikazioa».

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

a) Baterako isurketa:

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Azken isurketak Vitoria-Gasteizko Etxekoak ez diren Isurketei buruzko Udal Ordenantzan ageri diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek ezar ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin batera.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Enpresan dauden hondakin-uren neurri zuzentzaileak hauek dira:

Konpresoreen purgetako ur- eta olio-bereizgailuak. Bereizitako ura kolektorera eramaten da instalazioko gainerako isurketekin batera, eta olioa hondakin arriskutsu gisa kudeatzen da. Gainera, koipegabetzeko eta fosfatatzeko instalazioko upelen ondoko perimetro-kanaletaren bidez ihesak biltzeko sistemak daude.

Mantentze-lanak egiten dira mantentze-lan autonomoen programaren barruan.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Ofita SAMM enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, azken isurketa kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izan beharko ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

  • Hondakin-urak saneamendu-sarera isuri aurretik laginketa erregistratzeko kutxeta bat izango da.
  • Erregistro jarraikia duten pH-neurgailua eta emari-neurgailua instalatuko dira:
  • Bainu kontzentratuen ekoizpenaren, biltegiratzearen eta dosifikazioaren erregistro-liburua.
  • Saneamendu-sarearen hartune bakarra.

B.1.3.– Fabrikan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu eginbehar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bidera-garria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen jarioak kanpora isur ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Vitoria-Gasteizeko Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Mekanizazioa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak (olio erabilia, adibidez) beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodifikatuta agertzen dira Mantentze-lanak eta Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

  • 2. prozesua: «Koipegabetzea-garbitzea-pintatzea».
  • 1. hondakina: «Fosfatatzea».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D9//L21//C23//H5//A240//B3141.
  • - EHZ: 110108.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 70 tona.

Koipegabetzeko eta fosfatatzeko bainuak kontsumitzean sortzen da (tentsioaktiboak eta fosfatoak dituzten bainuak), eta prozesu horretako piezak garbitzean; fosfatoak dituzten disoluzioak dira hondakin horiek.

Erabilera-puntutik zuzenean erretiratzen da, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

  • 2. hondakina: «Hauts-pinturak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/2/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R1//S12//C41//H5//A240//B3251.
  • - EHZ: 080111.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.

«Hauts-pinturak» hondakina autokudeatu egiten da, 3. prozesuan deskribatutakoari jarraiki.

  • 3. prozesua: «Pintaketako hondakinen autokudeaketa».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R1//S12//C41//H5//A240//B3251.
  • - EHZ: 08 01 11.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.

Pintatze-prozesuan sortutako hauts-pinturari polimerizazio-tratamendu bat ezartzen zaio labe elektrikoan, t) puntuan adierazi den bezala, eta hondakin ez-arriskutsu solido bat sortzen da, batik bat erretxina polimerizatuez osatua.

  • 3. prozesua: «Pintaketa».
  • 1. hondakina: Hauts-pinturak.
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D13//S12//C41//H5//A240//B3251.
  • - EHZ: 080111.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.

Pintatze-prozesuan sortutako hauts-pinturari polimerizazio-tratamendu bat ezartzen zaio labe elektrikoan, eta hondakin ez-arriskutsu solido bat sortzen da, batik bat erretxina polimerizatuez osatua.

  • 4. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurio-lurrunezko lanparak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A240//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.

Lanpara erabiliak aldatzean sortzen da; merkurioa duten lanpara agortuak dira.

Sortzen direnean paketatu, etiketatu eta hondakin horrentzako berariazko eremuan uzten dira.

  • 2. hondakina: «Metal astunak dituzten pilak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C7/16/22//H6//A240//B0019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 3,1 kilogramo.

Pila agortuak birjartzean sortzen da, eta eraginkorragoa denez, taldeka biltzen dira; merkurioa, zinka eta bestelako metal-oxidoak dituzten pilak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, eta berariazko eremuan uzten dira.

  • 3. hondakina: «Berun/azidozko bateriak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//H8//A240//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 250 kg.

Bateria berriak jartzeko lanetan sortzen da; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira.

Zuzenean erretiratzen da sortzen denean, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 4. hondakina: «Plastikozko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A240//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 250 kg.

Hidrokarburoak dituzten koipegabetzeko produktuak eta epoxi hauts-pinturak kontsumitzean sortzen dira. Produktu horiek bonbilletan eta plastikozko poltsetan hornitzen dira; produktu horiek dituzten plastikozko ontziak dira.

Ontzi horiek hondakin horrentzat identifikatutako big-bagetan biltzen dira eta hondakin-biltegian uzten dira.

  • 5. hondakina: «Metalezko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A240//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 12 kilogramo.

Makinetako olio hidraulikoa birjartzean sortzen da; olio-hondarrak dituzten edo horiez kutsatuta dauden metalezko ontziak dira.

Ontzi horiek hondakin horrentzat identifikatutako big-bagetan biltzen dira eta hondakin-biltegian uzten dira.

  • 6. hondakina: «Olio erabilia».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A240//B0019.
  • - EHZ: 130113.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 400 kg bi urtean behin.

Makinetan olio hidraulikoa birjartzean sortzen da; olio hidrauliko erabiliak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, horretarako berariazko eremuan.

  • 7. hondakina: «Hidrokarburoez kutsatutako xurgatzaileak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C41/51//H5//A240//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.

Mantentze-lanetan eta garbiketan sortzen da; batik bat hidrokarburoz bustitako trapuak eta xurgatzaileak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoietan biltzen da, horretarako berariazko eremuan.

  • 8. hondakina: «Hondakin biosanitarioak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D10/13//S1//C35//H9//A240//B0019.
  • - EHZ: 180103.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 120 kilogramo.

Zerbitzu medikoan sortzen dira; II. taldeko berariazko hondakin biosanitarioak dira.

Edukiontzi hermetikoan biltzen dira zerbitzu medikoan bertan; edukiontzi horretatik zuzenean erretiratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 9. hondakina: «Aerosol teknikoa».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//L-S-G12//C41//H3A//A240//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 30 kilogramo.

Gai arriskutsuak dituzten aerosolak edo horiez kutsatutakoak dira; batik bat olioak izan dituzte, eta neurri apalagoan, pinturak.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian edo poltsan biltzen da, eta hondakin-biltegian uzten da.

  • 10. hondakina: «Ekipo elektrikoak eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: A01006568/0100003337/4/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6-18//H6-14//A240//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 261 kilogramo.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzean sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako eremuan biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) «Fosfatatzea» hondakina zuzenean bildu behar da sortzen den instalazioko andeletatik, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Ofita SAMM enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) Ofita SAMM enpresak sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko da.

k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, jasotzen diren aurreikuspenak bete beharko ditu Ofita SAMM enpresak.

l) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

m) Ofita SAMM enpresak PCB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

n) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Ofita SAMM enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

o) Ofita SAMM enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

p) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

q) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarrietako bete dadin, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Ofita SAMM enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

r) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), o) eta p) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Ofita SAMM enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

t) «Pintura-hautsa» denboran zehar jarraipena eginez autokudeatzeko prozesuaren eraginkortasuna bermatzearren, derrigorrezkoa izan da hiru urtean behin C.1 puntuaren a) atalean jasotako isuri atmosferikoen kontrolak egitea hondakin horren autokudeaketarekin batera, eta emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igortzea. Horien arabera, maiztasuna aldatu, edo parametro gehiago ezarri ahal izango da.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) «Erretxina polimerizatuen» kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz hustu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) B.1.3 atalean bereizteari eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen ingu-ruan xedatutakoari jarraituz, «Hiriko hondakinekin batera daitezkeen hondakinak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Ofita SAMM enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, horiek derrigorrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Atal honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Ofita SAMM enpresak neurri zuzentzaile hauek aplikatu beharko ditu:

– OFI-03, OFI-04 eta OFI-05 arrisku-iturrietako atxikipen-kubetak begi-bidez ikuskatzea eta mantentze-lan egokiak egitea, beren funtzioa zuzen bete dezaten. Hileroko maiztasuna izango du.

– Beste horrenbeste OFI-01 iturriaren kasuan, aurretratamenduko upelen perimetro kana­letetarako, ihesak izanez gero buxadurak saihesteko.

– OFI-02 arrisku-iturriaren kasuan, balizko jario batek segurtasun-tangaren barruan bukatzen badu, bertan ahalik eta denbora gutxien egon dadin saiatuko da, lurrean iragazteko arriskua murrizteko.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 37 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 27 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 eta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) Ofita SAMM enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egin behar ditu (gutxienez, ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtuak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostenak Ingurumen Sailburuordetzaren «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dira. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Agiri hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

a) Ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen dire­netik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zeha­tzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Arabako Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (361 epigrafea «Altzari-fabrikazioa»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Ofita SAMM enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Ofita SAMM enpresak ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztutako eskaeran egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanenberri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Produktu kimikoak, hondakin-uren arazketako hondakinak, etab. besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hauts-produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira. Era berean, hauts-pintura biltegiratzeko eremuak xurgapen-sistema zentralizatua izango duela bermatuko da, biltegiratutako hautsezko gaiak sakabanatzea saihesteko.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

i) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko lanak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

k) Hidrokarburo-bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako flotatzaileak eta lohiak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek kudeatzaile baimendu bati emango zaizkio.

l) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu kudeatzaile baimendu batek, isurketaren kalitateari kalte egiteko moduko mailetan meta daitezen saihesteko.

m) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotatzaileak kenduko dira. Kudeatzaile baimenduak erretiratuko ditu.

n) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

o) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak (ur- eta olio-bereizgailuak) zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

Erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, eta antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da ur- eta olio-bereizgailuen mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

p) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren bat izanez gero (besteak beste, ustekabeko isurketak, kontrolik gabeko isuri atmosferikoak, zaratek eragindako kexuak), horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

q) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 18 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

– Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

r) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako beteki-zunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Ofita SAMM enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumen-baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumen-baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako Bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.g) eta B.1.3.2.d) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.p) eta B.1.3.2 f) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak); C.1 (Isuri atmosferikoen kontrola eta isuri atmosferikoen erregistro-eredua); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); D.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.h) (Produktu kimikoen biltegiratzeen egiaztagiriak); D.3.i) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3.j) (Kubetak husteko maniobraren protokoloa) eta D.3.r) (Suteen aurkako babesaren egiaztagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu tekni­koen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumen-baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumen-baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Nolanahi ere, ingurumen-baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Ofita SAMM enpresak bulego-altzariak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumen-baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

– Ofita SAMM enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Ofita SAMM enpresari, Vitoria-Gasteizko Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala