Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5475

226/2012 DEKRETUA, urriaren 23koa, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Kor­porazioa S.A. sozietate publikoa desagertzeari buruzkoa.

Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa S. A. sozietate publikoa(lehengo Itsasmendikoi, S.A.) 1994ko otsailaren 10ean sortu zen, Gasteizen; eta bere helburu nagusia da segidan zehaztutakoak lortzeko jarduerak garatzea: lehen sektorearen (nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza) garapena eta landa-garapena, eta ingurune ez urbanoan ezarpen industrialak eta teknologikoak, hain justu ere erakunde publiko zein pribatuen prestakuntzaren, sustapenaren eta aholkularitzaren arloetan.

Ekainaren 24ko 154/1997 Dekretuaren bitartez nekazaritza-prestakuntzaren kudeaketa atxikitzen zaio sozietateari, eta sozietateak kudeaketa hori gauza dezan, beherago zehaztutako loklalak eta horietan diren altzariak eta elementuak utzi ziren bere esku, zerbitzuaren adskripzioak dirauen bitartean:

Derioko Nekazal Eskola.

Arkauteko Nekazal Eskola.

Fraisoroko Nekazal Eskola.

Geroztik, 2006ko azaroaren 28ko 249/2006 Dekretuaren bitartez, itsas-arrantzako prestakuntza-zerbitzuaren kudeaketa atxikitzen zaio sozietateari, 2007ko urtarrilaren 1etik harako ondorioekin; eta hartarako, entrega-aktaren bitartez, haren esku uzten dira Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoaren altzariak eta higiezinak.

Azkenik, 2011ko maiatzaren 3ko 85/2011 Dekretuaren bitartez, Bermeoko (Bizkaia) Nautika Arrantzako Lanbide Eskolan ematen den itsas-arrantzako prestakuntza-zerbitzuaren kudeaketa atxiki zitzaion, hain justu ere hezkuntzaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren arloei dagokienez Itsasoko Gizarte Institutuaren zerbitzuak eta funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion (2010eko urriaren 28ko Erabakia).

2009ko ekitaldian, legegintzaldi berria hasi zenean, birmoldaketa-fase bat hasten da, zeinakeragin egiten baitie Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lotutako erakunde batzuei; bestek beste, lehengo Itsasmendikoi, S.A.ri. Birmoldaketa horrek izen hauxe hartzen du: «Hazi Korporazioa Proiektua». Proiektu horren faseetariko batek berekin dakar Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari traspasatzea honako hauek: Arkaute, Fraisoko eta Derioko nekazariza-prestakuntzarako eskolak, eta Pasaia eta Bermeoko itsas-arrantzako prestakuntzarako eskolak; eta horien kudeaketa, esan bezala, Hazi Landari eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa Sociedad Anonimari dagokio. Horretarako, jardun-arloei buruzko lehendakariaren otsailaren 24ko 5/2012 Dekretua hirugarren aldiz aldatu zen, eta sailaren egitura organikoari buruzko abuztuaren 21eko 156/2012 Dekretua ere aldatu egin zen. Halaber, abuztuaren 21eko 158/2012 Dekretuaren bitartez, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, S.A.k kudeatutako itsas-arrantzako prestakuntza-zerbitzuaren baliabideak eman zitzaizkien EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta Justizia eta Herri Adminis-trazio Sailari.

Hazi Korporazioa Proiektuaren beste fase batean, Hazi Fundazioari honako hauek traspasatu zaizkio: landa-ingurunearen eta itsasertzekoaren garapena, eta itsas-arrantzako eta nekazaritzako gaikuntza sustatzea.

Fase biok bukatutakoan, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, S.A. sozietate publikoa eduki barik geratu da; eta hori dela-eta, 2012ko irailaren 11n egindako bileran, sozietate horren Administrazio Kontseiluak Jaurlaritzaren Kontseiluari, Akziodunen Batzar Orokorra denez, sozietatea desegitea proposatu dio.

Sozietate publiko bat desegiten deneko kasuan gaudenez, beharrezkoa da Jaurlaritzaren dekretua, betiere Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 20. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz. Lege hori, azaroaren 11ko 1/1997 Lgegintza Dekretuaz onartu zen.

Hartarako, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Akziodunen Batzar Orokor gisa batzartuta, erabaki du sozietatea desegitea eta likidazio-aldiari ekitea.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik 2012ko urriaren 23an egindako Jaurlaritzaren Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsita, honako hau:

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, S.A. sozietate publikoa desegitea; izan ere, desagertu egingo baita, betiere bidezko izapideak egin ostean.

2. artikulua.– Desagertzen den unean, desagertzen den sozietatearen eskura jarritako baliabide pertsonal eta materialak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera itzultzea, betiere azaroaren 28ko 249/2006 Dekretuaren arabera. Dekretu horren bidez, nabigazio eta arrantzako heziketa zerbitzua kudeatzeko ardura Itsasmendikoi, S.A. sozietate publikoari esleitzen zaio.

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren pertsonak Dekretu honen eranskinean jasota daude.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau onartzen den egunean, Hazi Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, S.A. enpresa publikoko plantillakoak, eta ekainaren 24ko 154/1997 Dekretuaren aplikazioak eragindako langileak izanik, Hazi Fundazioaren plantillako izatera pasatzen diren langileak –Hazi Fundazioa kiebra eta/edo ordainketa-etendura egoeran badago, edo herri-fundazioa izateari lagatzen badio– automatikoki, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari itzuliko zaizkio (154/1997 Dekretua, ekainaren 24koa, Nekazaritza-prestakuntza Zerbitzuaren kudeaketa Mendikoi, S.A. herri–sozietateari atxikitzen diona).

AZKEN XEDAPENA.– Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

ERANSKINA, URRIAREN 23KO 226/2012 DEKRETUARENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala