237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5474
AGINDUA, 2012ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren –aipatu legea garatzen duenaren– 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposaturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Batiste Ezeiza Sánchez jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria.
Bigarrena.– Itsaso Andueza Fernández andrea, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkari denez, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Batiste Ezeiza Sánchez jaunaren agintaldia amaitu arte.
Hirugarrena.– Batiste Ezeiza Sánchez jauna izendatzea Itsaso Andueza Fernández andrea ordezko, Euskadiko Eskola Kontseiluko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria bera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.