Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5473

AGINDUA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Derioko (Bizkaia) «Itsasmendikoi - Derio» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Derioko (Bizkaia) «Itsasmendikoi - Derio» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartu egiten da IES «Itsasmendikoi - Derio» BHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean IES «Escuela Agraria Derio / Derio Nekazaritza Eskola» BHI izango du izena. Ikastetxe hori Derioko udalerriko (Bizkaia) Berreaga kaleko 5. zenbakian dago, eta 48010453 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Uni­bertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala