237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5472
AGINDUA, 2012ko azaroaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Náutico Pesquera Vicealmirante Fontan Lobe» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Bermeoko (Bizkaia) «Náutico Pesquera Vicealmirante Fontan Lobe» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartu egiten da IES «Náutico Pesquera Vicealmirante Fontan Lobe» BHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean IES «Escuela de Formación Profesional Náutico Pesquera de Bermeo / Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskola» BHI izango du izena. Ikastetxe horren helbidea Ongintza kalea z/g, Bermeo (Bizkaia) da, eta kode-zenbakia 48001488 du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.