Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
5470

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzen­dariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko, 2012rako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, 2012. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko –orotara 320.000 euro–.

2012ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren 12. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko irailaren 28ko Ebaz­penaren bitartez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko, 2012rako diru-laguntzak eman ziren.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urriaren 16ko Ebaz­penaren bitartez, Fundación Centro de Promoción de la Mujer de Bizkaia fundazioak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko irailaren 28ko Ebazpenaren bitartez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2012rako emandako diru-laguntzei egindako ukoa onartu zen.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urriaren 23ko Ebazpe­naren bitartez, Hainbana - Asociación de Mujeres por la Igualdad elkarteak uko egin zien, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko irailaren 28ko Ebazpenaren bitartez, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2012rako emandako diru-laguntzei.

2012ko urtarrilaren 25eko Ebazpen horren 14. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2013ko otsailaren 28a baino lehen justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, diru kopuru berriak banatu ostean Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei emandako diru-laguntzak aldatzea, orotara hirurehun eta hogei mila (320.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala