Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2012ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5467

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko azaroaren 13koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, udaltzaingoko kideen akreditazio profesiona­laren dokumentuaren diseinu eta oinarrizko ezaugarriei buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko azaroaren 13ko Aginduaren eranskinean (2012ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 230. zk.). Agindu hori udaltzaingoko kideen akreditazio profesionalaren dokumentuaren diseinu eta oinarrizko ezaugarriei buruzkoa da. Huts horren ondorioz, hain zuzen ere, identifikazio profesionalerako dokumentuaren ereduaren aurrealdean ageri den «eguzkilorea»ren irudia errepikatuta ageri da atzealdean.


Azterketa dokumentala