234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA SAILA
5375
EBAZPENA, 2012ko azaroaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2012. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.
Ikusirik 2012. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren 2012ko urriaren 2ko Agindua.
Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak ezartzen duenez, alde batetik, aurkezten diren eskabideak eta agiriak aztertzeko eta organo honi ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, Balorazio Batzorde bat osatuko da, eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Patxi Mutiloa Aldazabal (Kiroletako zuzendaria).
Batzordekideak:
● Elisabet Altube Bengoa (Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).
● Carolina Muro Arroyo (Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari jardungo duena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 8a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.