Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
5372

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, esku-erremintak fabrikatzeko ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Irungo udalerrian (Gipuzkoa) eta SNA Europe Industries Iberia SA enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 29an, Herramientas Eurotools SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Irungo udalerrian (Gipuzkoa) kokatutako instalazioetan esku-erremintak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Irungo Udalak 2006ko azaroaren 24an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta agiri tekniko hauek aurkeztu ziren: Herramientas Eurotools SA enpresaren industria-instalazioetarako ingurumeneko baimen bateraturako eskaera (2006)».

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Herramientas Eurotools SA enpresak, besteak beste, jarduerarako 2003ko martxoaren 15eko baimena zuen esku-erremintak fabrikatzeko. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen kolektorera isurketak egiteko baimena, 1999ko urriaren 27koa; eta industria-hondakin geldoen ekoizleen erregistroko inskripzioa, 2003ko martxoaren 3koa, hondakin-uren isurketen eta hondakinen arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraiki.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez (Irungo Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Txingudiko Zerbitzuak SA).

2007ko apirilaren 4an, ingurumen-organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko irailaren 26an osatu zen.

2007ko abuztuaren 3an, Herramientas Eurotools SA enpresaren izen soziala aldatzeko eskrituren kopia aurkeztu zen ingurumeneko organo honetan, eta SNA Europe Industries Iberia SA izena izango du aurrerantzean.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Irungo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Txingudi Zerbitzuak SA Mankomunitateari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa SNA Europe Industries Iberia SA enpresaren esku utzi zen, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehitu zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. SNA Europe Industries Iberia SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, kolektorera isurtzekoa, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta horri aurre hartzeari dagozkionak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako baldintzak aplikatuz, SNA Europe Industries Iberia SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Irungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsatzaileen balioak eta ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen proposamen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko metalezko eta plastikozko gainazalen tratamenduaren sektorerako erreferentziako agiriaren (BREF) (Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics) edukia hartu da kontuan. Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikagarria da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, ontzien eta ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendua onartzen da.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta SNA Europe Industries Iberia SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Irungo udalerriko (Gipuzkoa) Iruleen kaleko 1. zenbakian eta A-20516233 IFK zenbakia duen SNA Europe Industries Iberia SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea esku-erremintak fabrikatzeko, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Prozedura elektrolitiko edo kimikoaren bidez metalen eta plastikozko materialen gainazala tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

Instalazioa Iruleen kaleko 1. zenbakian dago, Arretxeko gaineko industrialdean, Irungo hego-mendebaldean.

Jardueraren ekoizpena urtean 6.000.000 esku-erremintatik gorakoa da (2005ean 6.019.926 piezakoa izan zen).

Hiru motako energiak erabiltzen ditu jarduerak:

– Energia elektrikoa: urteko kontsumoa 3.500.000 kWh-koa da.

– Gasolioa: barne-garraioko elementu batzuetarako erabiltzen da. Urteko kontsumoa 2.585 litrokoa da.

– Gas naturala: tenplaketako eta iraoketako COEL labeak eta azal-tratamenduko bainuak berotzeko gas-galdarak, berogailuak eta ur bero sanitarioak gas naturala kontsumitzen dute. Urteko kontsumoa 219.000 m3-koa da.

Ekoizpen-lerroak osatzen dituzten prozesuak hauek dira:

– Mekanizazioak: fresaketak, brotxaketak, torneaketak eta zulaketak dira. Fresaketak lehorrean egiten dira (aliketak). Torneaketak eta brotxaketak taladrina bidezko hoztearekin egiten dira.

– Leuntzea: piezen akaberako prozesu hau piezak leuntzeko bandekin ukipenez leunduz gauzatzen da. Horretarako, zenbait leuntzeko makina daude (giltzak eta aliketak), antzeko funtzionamendua dutenak.

– Bibraraztea: bibrarazteko prozesua altzairuzko piezak bibraraztean datza, horien azala leundu eta azal-tratamendurako prestatzeko. Bibroen artean zenbait mota daude, azala leuntzeko harri urratzaileekin hasi eta lehortzeko maizork-a barne.

– Tenperatura-tratamenduak (tenplaketa eta iraoketa): tenplaketa eta iraoketa materialak (altzairua) jasotzen dituen bero-tratamenduak dira, horien gogortasuna eta erresistentzia mekanikoa handitzeko. Prozesuak tenplaketa, koipegabetzea eta iraoketa ditu barne.

– Granailatzea: granailatzearen bidez, erreminten azala azal-tratamenduaren prozesurako prestatzen da. Granailatu ondoren, aliketak Proyectal 294 produktua duen upel batean murgiltzen dira, oxidazioaren aurkako babesa ematearren.

– Azal-tratamenduak: mekanizazioko eta tenperatura-tratamenduetako prozesuen ondoriozko piezak azal-tratamendura igarotzen dira. Azal-tratamenduko bi lerro daude:

A) Nikeleztaketa/kromaketa: piezen azal-tratamendua bainu- eta irakuzketa-segida baten bidez egiten da. Hona azal-tratamendua osatzen duten etapak: koipegabetze kimikoa, koipegabetze elektrolitikoa, desugertze kimikoa, koipegabetze elektrolitikoa, aktibatzea, nikeleztatzea, kromatzea, neutralizatzea, pasibatzea, bastidoreak desnikeleztatzea. Amaitzeko, piezak beroan ikuzi eta lehortu egiten dira. Fase horietako bakoitzaren artean beharrezko urberritzeak eta ikuzketak egiten dira bainuen kutsadura saihesteko. Urberritze horien irteerako urak araztegira eramaten dira.

Disoluzioak gas naturala kontsumitzen duen lurrun-galdararen bidez berotzen dira.

Hona instalazioa osatzen duten beste elementu batzuk: aire bidez irabiatzeko hodibihurriak, nikel-iragazkiak, nikel-distirarazleen dosifikatze automatikoa, tenperaturak kontrolatzeko termometro eta termostatoak, lurrun-xurgapena, 10 bastidoretarako bastidore-euskarria, artezgailuak eta hustubide selektiboak eta ur-hartuneak.

Instalazioa ekoizpen-pabiloiaren barruan dago, hormigoizko kubeta gainean garaieran, eta ihesak araztegira biltzeko sistema du. Horrela, sor litezkeen jarioak zarratu, eta lurzoruaren gaineko eragina murriztu nahi da.

Bestetik, nikeleztatze/kromatzeko instalazio horren inguruan pieza akastunak desmetalizatzeko instalazioa dago, hormigoizko zola gainean, eta ustekabeko jario edo ihesa gertatuz gero, isuritako likidoak nikel/kromo instalazioko kubeta estanko aldera egingo lukeen posizioan. Desmetalizatzeak prozesu hauek ditu: desnikeleztatzea (COLD STRIP Fe A zatia eta B: etilendiamina, 3- sodio nitrobentzenosulfonatoa, azido zitrikoa) eta deskromatzea (azido klorhidriko komertzial diluitua).

Azido klorhidrikoaren bainuan nikel- eta kromo-bainuek dituzten iragazkiak ere garbitzen dira, ezpurutasunak ezabatzeko. Horrela, iragazkiak berrerabili egin daitezke.

B) Ilunketa: ilunketa gatz bidezko oxidazio bat da, pieza mekanizatuei kolore beltza eta babesa emateko. Tratamendua osatzen duten upelak hormigoizko zolatik pixka bat goratuta daude.

Iluntzeko tratamendu kimikoa osatzen duten faseak hauek dira: koipegabetze kimikoa, iluntzea eta neutralizatzea. Piezak bastidore edo saski batzuetan jartzen dira instalazioko bainuetan sartzeko. Tratamendua hotzean egiten da.

– Bernizadura: aliketa ilunduak bernizetan murgiltzen dira, oxidazioa prebenitzeko geruza babesle bat emateko.

– Plastifikatzea: aliketa ilunduak murgilduz plastifikatzen dira, aliketaren kirtena lortzeko. Eragiketa hori egiteko, plastifikatzeko bi labe elektriko daude: hagaxka-moztekorako eta gainerako artikuluetarako.

Zangoak PVC likidoan murgilduz plastifikatzen dira, eta segurtasun-erremintak brotxarekin kolatzen dira eta dagokien koloreko «plastisol» bainuetan murgiltzen dira. Segurtasun-erreminta guztiek PVCzko 4 geruza dituzte, erreminta behar bezala isolatuta geratzen dela ziurtatzeko.

Nikel/kromoz bainatutako aliketen kasuan, zangoak ez dira plastifikatzen; bi materialeko zorroetan sartzen dira, erabilera errazteko.

– Pintatzea.

Jarduerak pintura-kabina txiki bat du nikel/kromo azal-tratamenduak estali ez dituen erreminten zatiei purpurinaz ukituak emateko. Zilar-koloreko pintura purpurakara erabiltzen da.

– Markatzea, paketatzea eta bidaltzea.

Erreminta batzuk, altzairuaren gainean laser-marka eraman beharrean, tanpografiaz edo termoinprimaketaz markatzen dira kirtenetan. Eragiketa hauek kontrol batekin amaitzen dira, eta horrela manufakturatutako materiala biltegira eramaten da, bidaltzeko.

– Enbutizio bidezko forjaketa.

Giltza finko forjatuen kasuan (pipa-giltzak eta tutu-erako giltzak), mekanizazioaren aurretik forjatu egiten dira, beroko enbutizio bidez. Altzairua (biribila edo hexagonala) behar den neurrietan ebaki eta indukzioz berotu ondoren, buruak forjatzen dira, enbutizio bidez.

Enbutitzeko hiru makina daude, metalez estalitako 100 l-ko lurpeko zulo bana dutenak, prozesuak behar duen olioa gordetzeko.

SNA Europe Industries Iberia SA enpresak isuri atmosferikoen 21 foku ditu, prozesuen arabera sailkatuak:

– Tenperatura-tratamenduak: foku bat du, tenplaketako eta iraoketako gas-labeko, tenplaketako eta iraoketako labe elektrikoko, poto erako iraoketako labe elektrikoko eta beste bateko isuriak biltzen dituena.

– Leuntzea: prozesu honi 5 foku dagozkio, bakoitza prozesu hauei lotuta: giltza finkoak, giltza konbinatuak, alde anitzeko giltzak, aliketa unibertsalak eta ebakitzaileak eta leunketa orokorrekoak.

– Ilunketa: prozesu honi foku 1 dagokio, koipegabetzeko eta neutralizatzeko upeleko isuriak biltzen dituena.

– Nikeleztaketa/kromaketa: prozesu honi 4 foku dagozkio Foku bakoitzak instalazio bateko isuriak biltzen ditu, hots: kromatu, desnikeleztatu eta deskromatzeko upela, bastidoreak desugertu, pasibatu eta desnikeleztatzeko upela, koipegabetzeko upelak eta lurrun-galdara.

– Pintatzea: pintura-kabinako isuriak biltzen dituen foku 1 dagokio.

– Plastifikatzea: prozesu honi 4 foku dagozkio: horietako 3k plastifikatzeko labeko isuriak biltzen dituzte, eta laugarrenak, hagaxka-moztekoak plastifikatzeko labeko isuriak.

– Enbutizio bidezko forjaketa: prozesu honi foku 1 dagokio, enbutitzeko makinetako isuriak biltzen dituena.

– Iraoketa-labea: prozesu honi iraoketa-labeari lotutako foku 1 dagokio. Erremintak elektrikoki berotutako labean sartzen dira, horien hauskortasuna murriztu eta harikortasuna handitzearren.

– Garbigailuak/kolatzea: prozesu honi garbiketa-kabinetako isuriak biltzen dituen foku 1 dagokio. Garbiketa-kabinen xedea piezen azaleko olioa ezabatzea da, zangoak zorroratzeko prozesura eraman aurretik.

– Beroan iluntzea: prozesu honi foku 1 dagokio. Beroan iluntzea segida bat da: koipegabetzeko bainuak, garbiketak, iluntzea eta antioxidatzaile-bainu bat, hain zuzen.

– Indukzioz berotzea (pipak): prozesu honi foku 1 dagokio. Giltzak, forjatu eta mekanizatu ondoren, indukzioz berotzen dira, horien mutur bat tolestu eta giltza ukondotuak sortzeko.

SNA Europe Industries Iberia SA enpresan isurketa hauek egiten dira uretara:

1.– Industriako hondakin-urak. Horiek guztiak hondakin-uren araztegira eramaten dira.

– Azal-tratamenduko instalazioetako hondakin-urak: kontzentratu azidoak, kontzentratu alkalinoak eta garbiketa-urak.

– Tenperatura-tratamenduetako koipegabetzeko bainu agortuak.

– Leuntzeko makinen zikloietako hondakin-urak.

– Taladrinaren ultrairagazketaren ondoriozko hondakin-urak.

2.– Ur beltzak: komun eta aldageletakoak.

3.– Euri-ur garbiak, pabiloiaren estaldurakoak, mendebaldeko aparkalekukoak eta iparraldeko kanpoko patiokoak.

Hondakin-ur horiek Txingudi Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu-sarera isurtzen dira.

Jarduerak 10 ur-fluxu ditu guztira, uretara lehen adierazitako 3 isurketa motak sortzen dituztenak. Hauek dira fluxuak:

– FR 1: bibrarazteko prozesuko hondakin-ura.

– FR 2: leuntzeko makinetako partikula esekiak hezean biltzeko (zikloiak) hondakin-ura.

– FR 3: taladrinaren ultrairagazketako hondakin-ura.

– FR 4: tenperatura-tratamenduetako koipegabetzeko bainu agortuak.

– FR 5: nikel/kromo azal-tratamendurako instalazioetako irakuzketak, koipegabetzeko bainu agortuak eta desugertzeko eta pasibatzeko bainu agortuak.

– FR 6: pieza akastunak desmetalizatzeko instalazioko kontzentratu azidoak.

– FR 7: iluntzeko instalazioko irakuzketa-bainuak eta koipegabetzeko bainu agortuak.

– FR 8: bibro-araztegiko hondakin-ura; bertan tratatzen dira bibroetako hondakin-urak eta leuntzeko zikloietako urak.

– FR 9: euri-urak.

– FR 10: komun, aldagela eta dutxetako ur beltzak.

SNA Europe Industries Iberia SA enpresak aurkeztutako proiektuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: bastidoreak pieza bakoitzerako berariaz diseinatzen dira; bainuak etengabean mugitzen dira turbulentzia hidrauliko bidez; disoluzioak lurrun-galdara baten bidez berotzen dira; zirkuitu itxiko hotzeko ekipoak daude; urberritzeko urak araztegian tratatzen dira; emari-neurgailuak eta maila-buiak daude uraren erabilera kontrolatzeko; urberritzeko «eko» tanga dago nikel- eta kromo-bainuetarako; arrasteak saihesten dira xukatzeko denborak optimizatuz; garbiketa estankoak daude nikel- eta kromo-bainuetan, eta ur-jauziko garbiketak desmetalizatzearen ondorengo bi etapatan; ez dago garbiketa kimikorik (baina garbiketa sinple bat dago pasibatzearen ondoren); ez da zianurodun prozesurik burutzen; kromo hexabalenteko bainuak kloruro-oinarriko kromo tribalentearekin ordeztu dira; prozesuko disoluzioen kontrol kritikoen parametroen jarraipena egiten da; nikel- eta kromo-disoluzioen aldizkako iragazketak egiten dira, eta nikel-upela ikatz aktiboz garbitzen da; ur-oinarriko koipegabetze alkalinoak daude, eta koipegabetze kimikoa eta bi elektrolitiko; disoluzioen mantentze-lanak egiten ditu aldizka hornitzaileak; desugerketa-bainua araztegian erabiltzen da erreaktibo gisa; urberritzeko ur-fluxu guztiak eta kontzentratu azido eta alkalinoak identifikatu, bereizi eta tratatu egiten dira; bainu agortuak arian-arian dosifikatzen dira araztegira; isurtzeko urak monitorizatu egiten dira (pH-a eta metal-kontzentrazioa); koipegabetzeko eta desugertzeko bainuetarako upel eta scrubberretatik airea erauzteko sistemak daude, eta kromorako tanta-bereizgailu bat dago.

Bigarrena.– SNA Europe Industries Iberia SA enpresak Irungo udalerriko instalazioetan esku-erremintak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak aldaketa horien berri emango du Ingurumen Sailburuordetzan.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

SNA Europe Industries Iberia SA enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

SNA Europe Industries Iberia SA enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

SNA Europe Industries Iberia SA enpresak aurreko taulan deskribatutako foku guztien UTM koordenatuei buruzko informazioa eman beharko du.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek ondorengo muga-balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

*Ebazpen honen C.1.b puntuan adierazi denez, KEBek egindako isuri atmosferikoen neurketen txostenak erakusten dituen emaitzen arabera aztertuko da kutsatzaile horri ezarriko zaion muga.

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienezko maila onargarriak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtuak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5eko faktoretik gora gainditzen ez badu.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: metalen tratamendua eta estaldura.

Jarduera-taldea: gainazalen tratamendua.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: prozesuko industria-urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. eta 3.isurketak: hozteko purgak eta langileen erabilera higienikoko urak:

Emari horien datuak Txingudi Zerbitzuak SA mankomunitatearen esku egongo dira.

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten diren isurketen ohiko kutsadura-parametroek «Txingudi Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu-sarera isurketak egitea arautzen duen ordenantzan» agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dituzte, ondorengo muga gehigarriak izan ezik:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduera hauek hartuko dituzte barne funtsean:

1.– Bibro-araztegia:

– Neutralizazioa/malutatzea.

– Prentsa-iragazkian deshidratatzea.

– Jarioa HUA orokorrera eramatea.

2.– BHUA orokorra:

– Efluenteen bereizketa.

– Irakuzketako efluenteak biltegiratzea.

– Kontzentratu azido eta alkalinoen biltegiratze eta dosifikazioa.

– Taladrinak agortuen biltegiratzea.

– Taladrinak ultrairagazpen bidez kontzentratzea.

– Hondakin-urak elektrokoagulatze bidez elkarrekin tratatzea.

– Neutralizazioa.

– Malutatzea.

– Dekantazioa.

– Lohiak loditzea.

– Prentsa-iragazki bidez deshidratatzea.

– Ur trataturako andela.

– Prozesuaren automatismoa eta kontrola.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Enpresak hustubideen kolektoreak birmoldatzeko jarduketak Txingudi Zerbitzuak SA mankomunitatearen irizpideei jarraiki amaitu beharko ditu, Zubimuxuko ubideko hiri-arroaren drainadura-sarea egokitzeko aurreikusitako herri-lanak amaitzen direnerako. Gutxienez jarduketa hauek gauzatuko dira:

– Industria-pabiloiko aldageletako hustubideak bulegoetako ur beltzen sarera konektatzea.

– Industria-isurketak saneamendu-sarearekin konektatzeko kutxetaraino eramatea.

– Azken kontroleko kutxeta berria eraikitzea.

Gainera, industria-urak isurtzeko kutxeta independente bat jarriko da gainerako urekin elkartu aurretik; kutxeta horrek isurketaren lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko da, hala dagokionean.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

– Isurketa neurtzeko emari-neurgailua.

– pH- eta eroankortasun-neurgailu jarraikiak, datu historikoak gordeko dituztenak. Datu horiek Administrazioaren esku egon beharko dute.

B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Irungo Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

• 1. prozesua: piezen mekanizazioa.

– 1. hondakina: taladrina.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/1/1.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//L9//C51//H5//A240//B3140.

HEZ: 12 01 09.

Urtean sortutako kantitatea: 3.000 kg.

Piezak mekanizatzeko erabilitako hozgarria biltzean sortzen da. Jarraian kontzentratu egiten da, ultrairagazte-prozesu baten ondoren, uraren zati bat horretatik bereiziz; ura eta olioa ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 2. hondakina: artezketako lohiak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/1/2.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//P9-27//C51//H5//A240//B3140.

HEZ: 12 01 14.

Urtean sortutako kantitatea: 2 tona.

Piezen mekanizazioaren ondoriozko lohia biltzean sortzen da; kutsatzaile organikoak ditu. Edukiontzian biltzen da eta hondakin-biltegira eramaten da.

• 2. Prozesua: piezen akaberak eta azal estaldurak.

– 1. hondakina: olioa duen ura.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/1.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//L9//C51//H5//A240//B3251.

HEZ: 13 08 02.

Urtean sortutako kantitatea: 8.000 kg.

Iraoketaren aurretik dagoen koipegabetzeko azpiprozesuan sortzen da, olioarekin nahastutako uraren zati bat lurrunduz berreskuratzearen ondorioz; konposatu organikoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 2. hondakina: lohi oliotsuak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/2.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//P9//C51//H5//A240//B3251.

HEZ: 12 01 14.

Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Iraoketaren aurretik dagoen koipegabetzeko azpiprozesuan sortzen da, olioarekin nahastutako uraren zati bat lurrunduz berreskuratzearen ondorioz; konposatu organikoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 3. hondakina: berniz zikina.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/3.

Hondakinaren kodea: Q8//R13//P12//C43//H4//A240//B3251.

HEZ: 08 01 11.

Urtean sortutako kantitatea: 25 kg.

Piezak segurtasun-berniz batekin estaltzeko azpiprozesuan sortzen da; disolbatzaileak eta konposatu aromatikoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 4. hondakina: ura duten kolak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/4.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//L13//C41//H5//A240//B3251.

HEZ: 08 04 13.

Urtean sortutako kantitatea: 25 kg.

Osagaiak plastifikatzeko azpiprozesuan sortzen da; disolbatzaile organikoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da biltzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 5. hondakina: PVC likidoa.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/5.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//L20//C42//H6//A240//B3251.

HEZ: 07 01 07.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Osagaiak plastifikatzeko azpiprozesuan sortzen da; konposatu organohalogenatuak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 6. hondakina: nikela duten lohiak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/6.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//L27//C5/24//H5//A240//B3251.

HEZ: 19 08 13.

Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

Nikel/kromo gainazal-estaldura azpiprozesuan sortzen da; nikel-konposatuak eta oinarrizko disoluzioak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 7. hondakina: piezen desnikeleztatzeko lohiak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/7.

Hondakinaren kodea: Q7//D13//P21//C5/24//H8//A240//B3251.

HEZ: 06 03 13.

Urtean sortutako kantitatea: 1.600 kg.

Nikel/kromo gainazal-estaldura azpiprozesuan sortzen da; nikel-konposatuak eta oinarrizko disoluzioak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 8. hondakina: bastidoreen desnikeleztatzeko lohiak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/8.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//L-P27//C5/24//H8//A240//B3251.

HEZ: 06 03 13.

Urtean sortutako kantitatea: 800 kg.

Nikel/kromo gainazal-estaldura azpiprozesuan sortzen da; nikel-konposatuak eta oinarrizko disoluzioak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 9. hondakina: pinturak duten lohiak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/9.

Hondakinaren kodea: Q8//D15//S12//C41//H5//A240//B3251.

HEZ: 08 01 15.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Pintatzeko azpiprozesuan sortzen da; disolbatzaile organikoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

– 10. hondakina: disolbatzailea.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/10.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41/43//H3b//A240//B3251.

HEZ: 14 06 03.

Urtean sortutako kantitatea: 25 kg.

Pintatzeko azpiprozesuan sortzen da; konposatu organiko aromatikoak eta disolbatzaile organikoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

– 11. hondakina: azetona Zilina.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/2/11.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3B//A240//B3251.

HEZ: 14 06 03.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Plastifikatzeko azpiprozesuan sortzen da; konposatu azidoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

• 3. Prozesua: hondakin uren tratamendua.

– 1. hondakina: araztegiko lohiak.

– Identifikazioa: A205116233/2000001435/3/1.

Hondakinaren kodea: Q9//D9//S27//C24//H5//A240//B0006.

HEZ: 19 02 05.

Urtean sortutako kantitatea: 44 tona.

Nikel/kromo eta iluntze-prozesuko hondakin-uren arazketako prentsa-iragazkiko opilak biltzean sortzen da; oinarrizko disoluzioak ditu. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta kudeatzaile baimenduak eramaten du.

– 2. hondakina: amoniakodun azido agortuak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/3/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D13//L21//C23//H8//A240//B0006.

HEZ: 06 01 06.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Arazte-prozesu fisiko eta kimikoan erabilitako erreaktiboak erabilezin geratzeagatik sortzen da; disoluzio azidoak ditu. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 3. hondakina: lohi alkalinoak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/3/3.

Hondakinaren kodea: Q9//D13//P27//C24//H8//A240//B0006.

HEZ: 11 01 09.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Noizean behin sortzen da araztegiaren mantentze-lanetan, zehazki kontzentratu alkalinoen andelean; disoluzio basikoak ditu. Kontzentratu alkalinoen andeletik zuzenean biltzen da, kudeatu aurretik biltegiratu gabe.

• 4. Prozesua: zerbitzu orokorrak.

– 1. hondakina: olio dielektrikoa.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A240//B0019.

HEZ: 13 03 07.

Urtean sortutako kantitatea: 170 litro.

Instalazioetako eraldatze elektrikoko zentroetan olioa birjartzean sortzen da; olio dielektriko erabilia da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

– 2. hondakina: berunezko bateriak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/2.

Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//H8//A240//B0019.

HEZ: 16 06 01.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Bateria erabiliak birjartzean sortzen da; beruna eta azidoa ditu. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

– 3. hondakina: fluoreszenteak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/3.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A240//B0019.

HEZ: 20 01 21.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Merkurioa duten lanpara fluoreszenteak birjartzean sortzen da; merkurioa du. Hondakin horrentzat identifikatutako kaxan biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

– 4. hondakina: material informatikoa.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/4.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C6-12//H14//A240//B0019.

HEZ: 16 02 13.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Ekipo ofimatikoak birjartzean sortzen da; kobrea eta eztainua ditu. Hondakin horrentzat identifikatutako kaxan biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

– 5. hondakina: hondakin sanitarioak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/5.

Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A240//B0019.

HEZ: 18 01 0.3.

Urtean sortutako kantitatea: 30 litro.

Zerbitzu medikoan sortzen da; gai infekziosoak ditu. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

– 6. hondakina: material inpregnatua.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/6.

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C5/24/51//H5-14//A240//B0019.

HEZ: 15 02 02.

Urtean sortutako kantitatea: 3.050 kg.

Estaltze-prozesuko upelen iragazkia birjartzean sortzen da, eta balizko jarioak garbitu eta biltzeko gai xurgatzailea erabiltzean; nikela, disoluzio basikoak eta konposatu organikoak ditu. Hondakin horrentzat identifikatutako ontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

– 7. hondakina: metalezko ontzi hutsak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/7.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H14//A240//B0019.

HEZ: 15 01 10.

Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Gai arriskutsuak izan dituzten metalezko ontziak biltzean sortzen da; konposatu organikoak ditu. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

– 8. hondakina: plastikozko ontzi hutsak.

Identifikazioa: A205116233/2000001435/4/8.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23/41//H14//A240//B0019.

HEZ: 15 01 10.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Gai arriskutsuak izan dituzten plastikozko ontziak biltzean sortzen da; konposatu organikoak ditu. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan.

Hondakin arriskutsu hauen sortutako kantitateak adierazi behar dira: PVC likidoa, pintura duten lohiak, azetona zikina, amoniakodun azido agortuak, lohi alkalinoak, berunezko bateriak, material informatikoa.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. SNA Europe Industries Iberia SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, nahitaezkoak direnean, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) SNA Europe Industries Iberia SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekainaren 2ko 679/2002 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu SNA Europe Industries Iberia SA enpresak.

k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

l) SNA Europe Industries Iberia SA enpresak PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. SNA Europe Industries Iberia SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

n) SNA Europe Industries Iberia SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

q) Aurreko f, g (kudeatzaileak EAEn daudenean), n eta o ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak:

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Hiri-hondakinekin batera daitezkeen hondakinen sortutako kantitatea adierazi behar da. Halaber, sortutako «granaila-hauts erabilia» eta «metalezko txirbilak eta txatarra» hondakinen kantitatea xehatu behar da.

a) «Granaila-hauts erabilia» eta «bibroetako lohiak» hondakinei dagokienez, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) B.1.3 atalean bereizteari eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Hiri-hondakinekin batera daitezkeen hondakinak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

d) Hondakin ez-arriskutsuak ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. SNA Europe Industries Iberia SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, horiek derrigorrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Atal honetako e eta f (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak zeregin hauek izango ditu:

– Ihes, jario eta zipriztinetarako atxikipen-sistemak instalatu, bai biltegiratzean eta bai bernizatu eta plastifikatzeko lan-eremuetan, piezak berreskuratzeko eremuan eta gai arriskutsuen tarteko biltegian, edozein ihes edo jario zarratu ahal izateko eta eragina fabrikako beste eremuetara eta lurrera iragaztea saihesteko.

– Lurpeko zuloen egoera aldizka zaindu eta tenperatura-tratamenduko eta tutu bidezko forjaketako eremu guztia aldizka garbitu. Bi instalazio horiek aztertuko dira zipriztinak, etab. sortzen diren eremuak detektatu eta horiek saihesteko elementuak diseinatzeko.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan eta ondoko atal hauetan aurreikusitakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

a) SNA Europe Industries Iberia SA enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

* Ondorengo paragrafoan adierazten dena kontuan hartuta, KEBak atmosferan egindako neurketen txostenak erakusten dituen emaitzen arabera aztertuko da kutsatzaileak behin betiko barne hartzen diren.

b) Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egin behar ditu (gutxienez, ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostenak, Ingurumen Sailburuordetzaren «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

c) Adierazitako parametro guztiei buruz kontrol-erakunde baimenduak egindako neurketen txostenak bidali beharko dira. Parametroak neurtu ez badira edota ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita egingo da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

a) Analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Gainera, enpresak bere isurketaren autokontrol-mekanismo bat ezarriko du, egunero pH-a, kromo hexabalentea, guztizko kromoa eta nikela analizatu eta emaitzak dagozkien ikuskapen-zerbitzuen esku egongo den erregistro-liburu batean idatziz.

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

d) Kontrol bakoitza baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo da eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren controla.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatu eta ebazpen honetan ezarritakoaren arabera handitu edo zuzendutako ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak, behar bezala erregistratuko dira eta Ingurumen Sailburuordetza honetara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D.– Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena eta horien karakterizazioa egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28.620 epigrafea Erreminta-fabrikazioa), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, SNA Europe Industries Iberia SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, olioak, produktu kimikoak, efluenteen arazketako hondakinak, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

i) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

j) Hidrokarburo-bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek kudeatzaile baimendu bati emango zaizkio.

k) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu kudeatzaile baimendu batek. Isurketaren kalitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko da.

l) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira, kudeatzaile baimenduak jasotzeko.

m) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

n) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen eremuetan.

o) Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

p) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

q) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

– Berme-neurri gisa, pH-aren eta redox-aren zunda bikoitza eduki behar da arazte-prozesuko puntu kritikoetan, eta kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.

– Ebazpen honen B.1.4 atalean deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta maneiatzeko instalazioak behar den bezala isolatuko dira, haustura, ustekabeko gainezkatze, eta abarrengatik gerta daitezkeen jarioak atxikitzeko.

– Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna, eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

– Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

– Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, eta antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

– Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimenduaren eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

– Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

r) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, kutsatzaileen ihesak eta sakabanaketa), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

s) Gertakari edo arazo larriren bat, edota ustekabeko isuri atmosferiko edo isurketaren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS DEIAK eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

– Mugak gainditu badira, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

t) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

I) Urtean behin SNA Europe Industries Iberia SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

J) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

K) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.f eta B.1.3.2.e (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.o eta B.1.3.2.g (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.3.2.a (HEZen ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); B.1.4 (lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak); C.1 (isuri atmosferikoen kontrola eta isuri atmosferikoen erregistro-eredua); C.2 (isurketak kontrolatzeko neurketa-ekipo jarraikiak izatearen nabaritasunak); C.6 (ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); D.3.a (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g (larrialdi-egoeretarako materialen zerrenda); D.3.h (kubetak husteko eragiketaren agiri bidezko protokoloa); eta D.3.t (suteen aurkako babesari buruzko egiaztagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– SNA Europe Industries Iberia SA enpresak ebazpen honen xede den esku-erremintak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

– SNA Europe Industries Iberia SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea SNA Europe Industries Iberia SA enpresari, Irungo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala