Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5369

EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez Alegia-Alegia, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), Alegia TBAE eta 62. euskarri tartean, eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta, hori guztia, Alegia eta Altzo udalerrietan (Espedientea: RI 24005/AT-H-2011-116).

AURREKARIAK

Bat.– 2011ko irailaren 21ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-06-06an EHAAn, 2012-05-17an GAOn, eta 2012-05-09an El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru.– 2012ko maiatzaren 7an, Alegiako eta Altzoko Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeko ediktu-oholean jartzeko. 2012ko ekainaren 15ean berriz ere igorri zen eskari hori Altzoko Udalera.

Lau.– 2012ko apirilaren 27an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Alegiako eta Altzoko Udalei, eskariarekin ados ote zeuden, edo aitzitik, kontra ote zeuden adierazteko eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzea eskatzeko. 2012ko ekainaren 15ean berriz ere igorri ziren eskari hauek.

Bost.– 2012ko apirilaren 27an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentura aurkeztutako proiektuaren separata bidali zen eta eskabidearekiko adostasuna edo eragozpenak adierazteko eskatu zen bai eta, hala egokituz gero, baldintza teknikoak ezartzeko.

Sei.– Alegiako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuak proiektuarekiko adostasuna azaldu zuten eta baldintza eta betebehar batzuk ezarri zituzten. Altzoko Udalak ez zion adostasuna edo eragozpenak adierazteko eskaerari erantzun.

Zazpi.– 2012ko irailaren 4an, Alegiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuak jarritako baldintzak jakinarazi zitzaizkion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari. Enpresak 2012ko urriaren 5ean eman zion erantzuna, eta baldintza guztiak onartu zituen.

Zortzi.– Jendaurrean iragarkia jartzeko epearen barruan ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) emandako esleipenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DU:

Alegia eta Altzo udalerrietan, Alegia-Alegia, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), Alegia TBAE eta 62. euskarri tartean, eragindako zortasun-zerrenda zabaltzearen ondorioetarako onura publikokoa dela deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, Lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE juan LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala