Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5368

EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsia den Talleres Electro-Auto, S.A. Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden instalazioetan ikastaroak emateko baimentzen da.

Esp.–zk./Gaia: SEG/0064/2012.

AURREKARIAK

Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, Talleres Electro-Auto, S.A., Gipuzkoako Lurralde Historikoan, «fluordun gasa erabiltzen duten ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulaziorako» baimendutako profesionalak prestatzeko ikastaroak emateko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortu zen. Erakunde horren Erregistroko identifikazio-zenbakia honako hau da: REFPA, A-00101.

Bi.– Talleres Electro-Auto, S.A. elkartearen ordezkariak, era berean, fluordun gasa erabiltzen duten ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulaziorako baimendutako profesionalak prestatzeko ikastaroak, Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden, eta ondoren zehazten diren, instalazio batzuetan emateko baimen eskaera aurkeztu du:

– Automóviles Berasategui, S.L., Ugaldeguren II gune industriala, Zamudio, Bizkaia.

Hiru.– 2012ko abuztuaren 16an egindako bertaratzean, instalazioak Talleres Electro-Auto, S.A. enpresari lagatze agiri bat dagoela, eta ikasgai teorikoak emateko gela bat eta prestakuntza praktikoa gauzatzeko beste gune bat zeudela ikusirik, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako teknikari batek instalazioen egokitasunaren ziurtagiria luzatu du.

Lau.– 2012ko irailaren 12an, Bizkaiko Lurralde ordezkariak Talleres Electro-Auto, S.A. erakundeak aurkeztutako eskaera onartzearen aldeko txostena luzatu zuen, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den, martxoaren 14ko, 63/2006 Dekretuan xedatutako betekizunekin bat datorrelako.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.– Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatuta dago aipatutako enpresak izan badituela industria-segurtasunaren alorrean kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ikastaroak emateko gutxieneko gisa eskatzen diren instalazioak, eta instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Hiru.– Arestian aipatutako 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-jarraibideak ematen dituen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko martxoaren 9ko ebazpenaren 24.3 artikuluaren arabera, Gipuzkoako Lurralde Historikoan baimendutako Talleres Electro-Auto, S.A. prestakuntza-erakundeak, dagokion baimena lortu beharko du hasierako baimenean jasotakoak ez diren instalazioetan ikastaroak emateko.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Talleres Electro-Auto, S.A. «fluordun gasa erabiltzen duten ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulaziorako» baimendutako profesionalak prestatzeko ikastaroak emateko Erakunde Aintzatetsiari, Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden honako instalazioetan ikastaroak emateko baimena ematea:

– Automóviles Berasategui, S.L., Ugaldeguren II gune industriala, Zamudio, Bizkaia.

Ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailbu-ruordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala