233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZK.KO EPAITEGIA
5346
EDIKTUA, seme-alabatasunaren aitortza aurkaratzeko bideratutako 514/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 514/11, seme-alabatasuna.
Demandatzailea: Anouman-Angelo Abledan N`Dekre.
Abokatua: Olga Ispizua Garteizgogeascoa.
Prokuradorea: D`Acquisto.
Demandatua: Zady Moise Gnenegbe eta Copay Maryse Bernardette Gouedji.
Gaia: seme-alabatasuna aurkaratzea.
Aipatu judizioan, epaia eta argitzeko autoa eman dira, 2012ko irailaren 3an eta 2012ko irailaren 14an, hurrenez hurren, eta honako hauek dira euren epaitza eta xedapen-zatia:
EPAITZA
Anouman-Angelo Abledan N´Dkre jaunak aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, berau Ruth Naomie Gnenegbe N´Dkre adingabearen aita dela deklaratzen dut, hain justu ere adingabearen jaiotzaren erregistro-inskripzioan ezarritakoaren aurka. Izan ere, Erregistro Zibilean ageri da Zady Moise Gnengenbe jaunaren eta Copay Maryse Bernardette Gouedji andrearen alaba dela. Horrenbestez, inskripzio hori deuseztatu egin behar da.
Adingabe hori, egun, Ruth Naomie Gnenegbe N´Dkre izen-abizenekin ageri da, Bereko Erregistroan (Nafarroan), baina aurrerantzean Ruth Naomie Gnenegbe N´Dkre Gouedji izen-abizenekin inskribatzea erabaki da, hau da, Anouman-Angelo Abledan N´Dkre jaunaren eta Copay Maryse Bernardette Gouedji andrearen arteko ezkontzan izandako alaba gisa.
Prozesuko kostuen inguruko erabakirik ez da hartu.
Eman bedi epai honen lekukotza eta bidal bedi haren autoetara, eta gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
XEDAPENAK
1.– Prozedura honetan 2012ko irailaren 5ean emandako epaia zuzentzea erabaki da, honelaxe hain zuzen: adingabearen abizenak zuzendu egiten dira, behin betikoak honakoa hauek izango baitira: Abledan N´Dekre Gouedji.
2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:
EPAITZA
Anouman-Angelo Abledan N´Dkre jaunak aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, berau Ruth Naomie Gnenegbe N´Dkre adingabearen aita dela deklaratzen dut, hain justu ere adingabearen jaiotzaren erregistro-inskripzioan ezarritakoaren aurka. Izan ere, Erregistro Zibilean ageri da Zady Moise Gnengenbe jaunaren eta Copay Maryse Bernardette Gouedji andrearen alaba dela. Horrenbestez, inskripzio hori deuseztatu egin behar da.
Adingabe hori, egun, Ruth Naomie Gnenegbe N´Dkre izen-abizenekin ageri da, Bereko Erregistroan (Nafarroan), baina aurrerantzean Ruth Naomie Abledan N´Dekre Gouedji izen-abizenekin inskribatzea erabaki da, hau da, Anouman-Angelo Abledan N´Dkre jaunaren eta Copay Maryse Bernardette Gouedji andrearen arteko ezkontzan izandako alaba gisa.
Zady Moise Gnenegbe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2012ko urriaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.