233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
5330
EBAZPENA, 2012ko urriaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2012ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jarri nahi da.
Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, sariketaren urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen bitartez egin behar da. Beraz, 2012ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2012ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (uztailaren 12ko EHAA, 136. zk). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Hau da, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuz, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzten pertsonak, edo beren ibilbidearen bitartez emakumearen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen duten pertsonak, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu direnak
Aurrez aipatutako Dekretuko 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.
Ondorioz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 20.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko ezintasuna dela justifikatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2012ko Emakunde Sariaren Epaimahaia nortzuek osatuko duten jendaurrean jartzea:
Presidentea:
María Silvestre Cabrera andrea.
Idazkaria:
Arantxa Elizondo Lopetegi andrea.
Epaimahaikideak:
Marta Alaña Alonso andrea.
Pilar Ardanza Uribarren andrea.
Martin Garitano Larrañaga jauna.
Izaskun Landaida Larizgoitia andrea.
Raquel Raposo Acevedo andrea.
Pilar Pérez-Fuentes Hernández andrea.
Reina Ruiz Bobes andrea.
Juan Hernández Zubizarreta jauna.
Ana María Arrieta Maya andrea.
Ordezko epaimahaikideak:
Jagoba Gómez Alonso jauna.
Xabier Legarreta Gabilondo jauna.
Laura Gómez Hernández andrea.
Ana Alberdi Zubia andrea.
Maite Bilbao Otegi andrea.
Bigarena.– Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 11.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.