Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5328

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzenda­riarena eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez ondoko ebazpeneko hutsak zuzentzen baitira: Ebazpena, 2012ko urriaren 17koa, zeinaren bidez Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten den. Lanpostuei 14. edo hortik gorako ordainsari-maila dagokie.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Ondoko ebazpenaren testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira (2012-10-29ko EHAA, 209. zk.): Ebazpena, 2012ko urriaren 17koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten den. Lanpostuei 14. mailatik beherako ordainsari-maila dagokie. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– 2012ko azaroaren 15eko EHAAren 221. zenbakian argitara emandako hutsen zuzenketa ezeztatzea.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau aldatzea: 2012ko urriaren 17koa, zeinaren bidez Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko hainbat lanposturen behin betiko barne-hornidurarako deialdia egiten den. Lanpostuei 14. edo hortik gorako ordainsari-maila dagokie; eta zuzenketak honako hauek dira:

2012/4764 (18/2) orrialdean, lehen oinarrian,

Honela dio:

«Hitzarmen honen helburua da Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoaren eremuko lan-kontratupeko langile finkoentzat gordetako 14. edo hortik gorako ordainsari-mailako lanpostu hauek hornitzeko arauak ezartzea:»

Baina honela esan behar du:

«Hitzarmen honen helburua da Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoaren eremuko lan-kontratupeko langile finkoentzat gordetako 14. edo hortik gorako ordainsari-mailako lanpostu hauek hornitzeko arauak ezartzea:»,

2012/4764 (18/2) orrialdean, 8101 lanpostuaren kodean,

Honela dio:

«3. hizkuntza-eskakizuna».

Baina honela esan behar du:

«4. hizkuntza-eskakizuna».

2012/4764 (18/3) orrialdean, 3214 lanpostuaren kodean,

Honela dio:

«Kategoria/maila 17».

Baina honela esan behar du:

«Kategoria/maila 15».

2012/4764 (18/6) orrialdean, lehen oinarrian (lehiaketako puntuazioa),

Honela dio:

«1.– Prozesuan gehienez ere 170 puntu lor daitezke, euskararen jakintzari buruzko balorazioa kontuan hartu gabe.

2.– Lehen fasean (merezimenduen balorazioa) gehienez ere 110 puntu lor daitezke. Lehenengo fasea gainditzeko gutxienez 30 puntu lortu behar dira.»

Baina honela esan behar du:

«1.– Prozesuan gehienez ere 210 puntu lor daitezke, euskararen jakintzari buruzko balorazioa kontuan hartu gabe.

2.– Lehen fasean (merezimenduen balorazioa) gehienez ere 150 puntu lor daitezke. Lehenengo fasea gainditzeko gutxienez 30 puntu lortu behar dira.»

2012/4764 (18/9) orrialdean, bosgarren oinarrian,

Honela dio:

«Bosgarrena.– Proba.»

Baina honela esan behar du:

«Seigarrena.– Proba.»

2012/4764 (18/9) orrialdean, seigarren oinarriko 2. paragrafoko 1. puntuan,

Honela dio:

«Arazoei irtenbidea emateko proba edo aurreikusitako proiektua egiteko proba baztertzailea izango da 16. mailako edo hortik gorako lanpostuetarako, eta proba gainditzeko, gutxienez 60 puntu lortu beharko dira.»

Baina honela esan behar du:

«Arazoei irtenbidea emateko proba edo aurreikusitako proiektua egiteko proba baztertzailea izango da 16. mailako edo hortik gorako lanpostuetarako, eta proba gainditzeko, gutxienez 30 puntu lortu beharko dira.»

2012/4764 (18/10) orrialdean, seigarren oinarrian,

Honela dio:

«Seigarrena.– Proba.»

Baina honela esan behar du:

«Zazpigarrena.– Eskabideak.»

2012/4764 (18/11) orrialdean, zazpigarren oinarrian,

Honela dio:

«Zazpigarrena.– Merezimenduak eta betekizunak egiaztatzea.»

Baina honela esan behar du:

«Zortzigarrena.– Merezimenduak eta betekizunak egiaztatzea.»

2012/4764 (18/13) orrialdean, zortzigarren oinarrian,

Honela dio:

«Zortzigarrena.– Kalifikazio-batzordea.»

Baina honela esan behar du:

«Bederatzigarrena.– Kalifikazio-batzordea.»

2012/4764 (18/14) orrialdean, bederatzigarren oinarrian,

Honela dio:

«Bederatzigarrena.– Lanpostua esleitzea eta horren ondorioak.»

Baina honela esan behar du:

«Hamargarrena.– Lanpostua esleitzea eta horren ondorioak.»

2012/4764 (18/15) orrialdean, hamargarren oinarrian,

Honela dio:

«Hamargarrena. Errekurtsoak.»

Baina honela esan behar du:

«Hamaikagarrena.– Errekurtsoak.»

I. ERANSKINEKO 3. Paragrafoan, 2012/4764 (18/16) orrialdean, 3. ALEGATZEN DITUEN MEREZIMENDUAK.

Honela dio:

«A.3) Herri-administraziotik kanpo besteren konturako beste edozein lanetan emandako zerbitzuak.»

Baina honela esan behar du:

«A.3.– Lanbide-kategoria.»

2012/4764 (18/18) orrialdean, I: ERANSKINA, Lanpostua egokitzea (7.4 oinarriaren arabera)

Honela dio:

«Ezgaitasuna dela-eta, 3202 Garapen eta Produkzio Arloko burua izeneko lanpostua egokitzeko eskatzen dut.»

Baina honela esan behar du:

«Lanpostua egokitzeko eskatzen dut, ezgaitasunarengatik _____________________».

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Zerbitzu eta Araubide Juridikoko zuzendaria,

IŃAKI CALONGE CRESPO.


Azterketa dokumentala