228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA SAILA
5209
IRAGARKIA, 763/2012-03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interes-dunei dei egiteko dena.
Jakinarazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Ramon Maguregui Epeldek, Jone Miren Bartolome Ulaciak, Aitor Arriola Ansolak, Jose Luis Elorza Mancisorrek, Joseba Beristain Lizardik, Jose Arrazola Aldanondok, Iñaki Mancisidor Ciancasek, Jesus Zubizarreta Ostolazak eta Jose Angel Egaña Pagoagak, prozedura arruntaren bidez, 763/2012-03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren aurka. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzen da (urtarrilaren 27ko EHAA).
Deia interesdunei egiteko ahaleginak egin badira ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz, argitara ematen da iragarki hau.
Beraz, jarraian adierazten diren interesdunei aurreko guztia jakinarazten zaie, eta iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.
Interesdunen zerrenda: Jesús M.ª Beristain Amuchastegui (Mutriku).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 12a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.