228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5203
EDIKTUA, 4917/12 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau
Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Alejandro Ruiz Aguilar, Malagako espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 4917/12 espedientea bideratu da; aipatu pertsona, 1971-05-27an jaio zen eta Ramón eta Isabelen semea da (30664060 NAN-zenbakia); azken bizilekua, Esteponako (Málaga) Teatro kalea 3, 1.a A helbidean zuen, eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2012-07-23an; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz: «Honako kausa honetan, Alejandro Ruiz Aguilar presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea:
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 333/07 zenbakiko betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du».
Alejandro Ruiz Aguilar baldintzapean askatuari, non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2012ko irailaren 18an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.
MAGISTRATUA. IDAZKARIA.