228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 3 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5193
EBAZPENA, 2012ko azaroaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibentzako diru-laguntzak emateko dena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2012an zehar euren jarduerak finantza ditzaten.
2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
b) Gainerako % 25 ordainduko da gastuak justifikatzeko formularioa –behar bezala beteta– aurkezten denean, emandako diru-laguntzaren zenbateko berbera edo handiagoa duten faktura eta ordainagiriekin batera.
3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 7a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.