223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5100
IRAGARKIA, 382/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Rosa Tamames Álvarezek prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren aurka. Aipatu Ebazpen horren bitartez, hautatutako izangaiak eta destinoen esleipena ematen dira argitara, txanda libreari dagokionez, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizainen kategorian.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 4a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.